Ermua Antzokia gaur irekiko, bi urte errehabilitazio lanetan egon eta 3,8 milioi €uro inbertitu ondoren

24.02.11
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak ateak irekiko ditu gau ofizialki, osorik erreformatzeko bi urte eta lau hilabetez itxita egon ondoren. Antzokia goitik behera errehabilitatu da eta horretan 3,8 milio euro inbertitu dira. Inaugurazio asteburura luzatuko da, nahiz eta gaurkoa izan gauza eta jarduerarik gehien izango dituen jardunaldia.

Gaurko egitarauak bi zati izango ditu. Lehena instituzionala izango da, eta horretan Gobernuaren ordezkari, Mikel Cabieces, Jaurlaritzaren Kultura sailburu Blanca Urgell, Kultura alorreko Foru Diputatu Josune Ariztondo eta herriko alkate Carlos Totorika. Agintariok hedabideen aurrean agerraldia egingo dute arratsaldeko 8etan, Antzokian bertan. Ekitaldian, plaka oroigarri bat.

Ordu bete beranduago, gaueko 9etan, inauguratzeko jaialdi bereziari ekingo zaio. Ikuskizunean herriko zenbait taldek parte hartuko dute. Zinemako Zuzendaritza Batzordeari omenaldia egingo eta baita, ospe eta proiekzio duten hainbat artista ermuarrei. Musika Eskolako ikasleek joko dute eta Antzerki Taldekoek antzezpentxo bat eginen dute, baita ere. Ekitaldian 510 pertsona izango dira, Antzokiak duen edukiera beste leku. Eta horietatik erdian, 252 hain zuzen ere, udalak egindako herri zozketakoak izango direlarik.

Antzokia ireki eta gero, lehenengo jarduera eta ikuskizuna Victor Manuel kantariak emango duen kontzertu akustikoa da. Asturiarra semearekin bat dator, bere ibilbide eta kantarik ospetsuenei errepasoa eman asmoz. Ez dago sarrerarik, guztiak salduta baitaude. Jarraian, adin guztientzako programazio zabalari hasiera emango zaio, zine, antzerki, umore, musika eta ikuskizun ezberdin hainbat hitzartuta baitaude.

Lotutako albisteak

Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat