Estreinaldi berriak Ermua Antzokiko zine programazioaren barne
Zine komertziala eta estreinaldiak Ermua Antzokiaren oinarrietako bat izaten jarraituko dute aste honetan. Ostegunean, martxoaren 3an, zinekluba Antzokira eta pantaila handira bueltatuko da. Lehen saio horretan Mikel Ruedak zuzendutako ‘Izarraren argia’ proiektatuko da. Gerra Zibilaren ondoren emakumeentzat Saturraranen jarri zen emakumeentzako espetxean girotuta dago. Ohiko legez, zinekluba jatorrizko bertsioan proiektatuko da, kasu honetan euskaraz izango eta gaztelerazko azpitituluekin.
Larunbatean –martxoaren 5ean- Alejandro González Iñarrituk zuzendutako ‘Biutiful’ filmaren lehen pasea izango da. Filma horretan aktore nagusia Javier Bardem da, lanagatik Oscar sarietarako izendatu izan dutelarik. Iñarritu mexikarrak ‘Babel’, ‘21 gramos’ edo ‘Amores perros’ titulo ezagunen zuzendari ere bada.
Asteko estreinaldiak: ‘Izarren Argia’, ‘Biutiful’, ‘Camino a la libertad’ eta ‘Mystikal’
Larunbat gaueko hamarretan ‘Camino a la libertad’ filma proiektatuko da. Lanak gulag sobietar batetik ihes eta milaka kilometroko ibilaldia egiten duen talde baten istorioa kontatzen du. Zuzendaria Peter Weir da, ‘Master & Commander’, el Show de Truman’ edo ‘El Club de los Poetas Muertos’ lanen egilea dena. Protagonistak Ed Harris eta Colin Farrell aktoreak dira.
Igandean, -martxoaren 6an- haurrentzako zinearen txanda izango da. Arratsaldeko 5etan ‘Mystikal’ filma proiektatuko da, euskaraz. Angel Alonsoren lanak Pandoraren hiru kutxari buruzko istorio fantastikoa kontatzen du. Filma gaztelerazko azpitituluekin emango da.
Zine komertzialera bueltatuz, igandeko arratsaldeko zazpi eta erdietan ‘Camino a la libertad’ proiektatuko da. Eta gaueko hamarretan, ‘Biutiful’ berriz ere. Azkenik, gogoratu astelehen arratsaldean ere, 20:30etan, Bardemen azken filma pasako da berriz ere, asteburuan ikusterik izan ez duten guztientzat.
Azkenik, gogoratu oraindik helduen proiekzioetarako bonoak salgai daudela, hori erosita filma bakoitza euro bateko kostuan izateko. Larunbat eta igande arratsaldeko proiekzioak 7:30etan izango dira eta ez 19:00etan, nahiz eta hileko programazioan horrela iragarri genuen arren.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu