Udalbatzak emakumeen jabekuntza prozesuak babesteko konpromisoa hartu du

04.03.11
Erakundea

Asteartean Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Udalbatzarrak adierazpen instituzionala onartu du, talde politiko guztien aldeko botoaz. Udaleko talde politikoek Euskal Udalerrien Elkarteak Eudelek eta Berdinsareak proposatutako adierazpena bere egin dute, azken urteetan egindako legez. Aste honetan bertan eginiko Osokoaren Bilkuran onartu da aurtengo adierazpen instituzionala eta horretan Ermuko Udalak “emakumeen jabekuntza prozesuak babesteko konpromisoa hartzen du, jabekuntza emakumeen kontzientzia indibidual eta kolektiboa hartzekobide gisa ulertuta, modu horretan aukera izan dezaten erabaki-prozesuetan, boterea gauzatzeko orduan eta eraginerako gaitasunean euren partaidetza handitzeko”.

Azkenik adierazpenean ere, ondorengoa jasotzen da: “era berean, beharrezkoak diren balore-aldaketak babestuko dituztela, emakumeak oztoporik gabe sar daitezen gure gizarteko erabakimen-esparruetara”.

Adierazpena osorik ikusteko, klikatu lasterbide honen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26