‘Red House’ taldearen blues gorena Lobianon entzungai

18.03.11
Kultura eta Gazteria

‘Red House’ taldea Ermura datorkigu bihar, kalitate goreneko bere blues musikarekin. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du, gaur eta bihar aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan 9etatik ordu 2etara eta 3etatik gaueko 9etara bitartean. Bestela sarreran bertan eskura daiteke, emanaldia hasi aurretik. Emanaldia Bizkaiko Blues Jazz zirkuituaren barne txertatzen da.

‘Red House’ datorkigu herrira, seguruenik estatuan R&B klasikoa lantzen duen talderik onena, "Guille" saria ospetsua besapean harturik. Sariak Madrilgo gauetako zuzenik onena izatea aitortzen die eta lehen lerroko nazioarteko musikariz jositako albuma dakar. Galdu ezinezko ikuskizun paregabea… Red House: XXI. mendeko bluesa zaleturik zorrotzenentzat aproposa.

Europako blues talderi konenetakoa den hau errepidera bueltatu da, “Chihuahua Boogie” lan berriarekin. Lan oso txukuna, arte honetan urtean eman eta eskarmentua dutenen arretaz egindakoa. Artisauen antzera, ezaugarri duten profesionaltasunaz eta aurretik lortu duten erreputazioa soinean dakartzate.

Oraingo honetan, gainera, nazioarteko izarrek lagundurik ager idira; hauen artean aipagarriak dira, besteak beste, Blues Brothers talde mitikoaren sortzaile eta saxoi jotzailea Lou Marini, Blasters eta Fabulous Thunderbirds taldeetako kidea Gene Taylor, Espainiako artista ezagunetako batzuk ahaztu gabe: Ramón Arroyo (Los Secretos), Gaby Jogeix, Carlos Sánchez eta Manuel Bagües (Marlango, Revólver).

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz