PicoCricket: sormena gora!

21.03.11
Ekonomi Sustapena

Hamabi urtetik hamaseira arteko adina baduzu eta objektuei mugimendua eman, horiek argia edo soinua izan dezatela nahi baduzu, leku aproposean zaude. Gara ezazu zure sormen ahalmena eta ikas ezazu objektuak automatizatzen.

Toki Garapen Alorrak gazteentzako tailerra antolatu du, non kreatibitate gaitasuna garatu ahal izango duten teknologia berrien laguntzaz eta modu dibertigarrian. Tailer horiek ‘Inntegra’ proiektu europarraren barne gauzatuko dira, sormena suspertzeko eta hamabi urtetik hamaseira bitarteko gazteek teknologiara modu dibertigarrian hurbildu daitezen.

Aipatu tailerrak udal liburutegian egingo dira martxoaren 23 eta 29an eta saio bi izango ditu. Lehenengoa arratsaldeko lau eta erdietatik seietara bitartean gauzatuko eta bigarrena, berriz, arratsaldeko seietatik zazpi eta erdietara. Martxoaren 29ko asteartea, haurrei dedikatuko zaie, Ermuko Toki Garapeneko VII. Astearen barne. Jardunaldiari jarri zaion titulua “Mundu sortzailea’ da. Jarduerak sormena eta zientzia eta teknologia hurbildu nahi diete gaztetxoenei.

Tailer horretan udal liburutegiko ordenagailu eramangarriak eta PicoCrikect izeneko programa erabiliko dira. Horiekin oinarrizko objektu eta makina dibertigarriak eratuko dira, zeintzuk elkarri eragingo dioten, buelta eman, argiak piztu, soinuak egin eta elkarrekin komunikatu ahal izango duten.

PicoCrikect ordenagailu txiki bat da, aldez aurretik Lego izeneko jostailuaren piezekin egindako jostailua mugitzen duena, argiak, soinuak, eta motorrak erabiltzen dituenez eraikitakoari bizitza ematen dio, programazioa erabilita.

Ekimena interesgarri baderitzozu eta parte hartu nahi baduzu, eman izena udal liburutegian, bertako 943179212 telefonora deituz edo bertako biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz martxoaren 22a baino lehenago. Lekuak mugatuak dira. Jarduera hau ‘Interreg IV B Sudoe’ programari esker finantzatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du