Toki-garapeneko jardunaldien VII. edizioaren programa ezagutzera eman da

22.03.11
Ekonomi Sustapena

Toki-garapen alorrak ezagutzera eman du izen bereko jardunaldien VII. ediziorako prestatu duen programa;. Jardunaldiak datorren astean gauzatuko dira, martxoaren 28ko astelehenetik apirilaren 1era bitartean. Aurtengoan prestatu dituzte talde sozial eta ekonomiko ezberdinentzat, herrian berrikuntzaren estrategia lantzen jarraitzeko xedez.

Jardunaldien barne eta sormena sustatzeko helburuz, udal liburutegiarekin elkarlanean 12 urtetik 16 bitarteko gazteentzat tailerra antolatu du, sormena suspertzeko eta hamabi urtetik hamaseira bitarteko gazteek teknologiara modu dibertigarrian hurbildu daitezen. PicoCricketeko tailerrak egingo dira martxoaren 23 eta 29an, egun bakoitzean bina saio izango direlarik. Lehenengoa arratsaldeko lau eta erdietatik seietara bitartean gauzatuko eta bigarrena, berriz, arratsaldeko seietatik zazpi eta erdietara. Jarduerak sormena eta zientzia eta teknologia hurbildu nahi diete gaztetxoenei.

Toki-garapeneko VII. jardunaldien egitarauari buruzko xehetasunak

Martxoaren 29ko asteartean, Donostiako Kutxaespazioaren eskutik Planetarium txikia izango dugu Ermuan. Horri esker, 4 urtetik 9ra bitarteko umetxoek Ermura ekarriko den karpa batean unibertsoaren dotorezia ikusteko eta horren barne dauden gauzak ikusteko aukera izan dezaten.

Txosten teknikoei dagokienez, lehenengoa merkataritzari dedikatuko zaio. Saioan bi aditu izango ditugu, bata Ainhoa García de Madinabeitia, ‘Punto de vista’ren zuzendaria eta bestea, Noelia Oliver, wikiideien merkataritzako aditua. Biek merkataritzan berrikuntzak egin eta teknikak erabiltzeko eszenografiak proposatuko dizkigute.

Asteazkenean –martxoaren 30ean, ekintzailetzari dedikaturiko zaio. Saio horietan ospe handia duten adituak izango ditugu gurekin. Horien artean, mikro txipak egiten dituen INCIDE SAko gerente Javier Hernández, zeina beste lau enpresen sortzailea ere baden, BIDETEC Consulting SMko sozioa eta Deustuko unibertsitatean ematen den berrikuntza Masterreko irakasle gonbidatua. Honekin batera, Kukuxumusu enpresako marketingeko zuzendari Pedro Balboa etorriko zaigu, beraien negozioaren inguruan hitz egingo diguna. Peio Ruizek izango du ondoren hitza. Honek ekintzaile izatearen inguruko abenturaz mintzatuko zaigu. Peio sortzaile izan da hiru enpresetan eta zuzendaritzan jarduten dutenak motibatzeko liburu bat idatzi du, zeinak “Arrazoi ona” titulua duen. Ruiz zuzendari ugariren trebatzaile eta aholkulari dugu. Azkenik, egunari amaiera emateko, Toki-garapen alorreko zuzendariak, Rosalia Herrerak, enpresa teknologikoen hazitegi berria izango denaren zerbitzuak ezagutaraziko dizkigu.

Diziplina anitzeko jardueraz beteriko astea: merkataritza, gazteria, administrazioa, enpresa, eta abar…

Jardunaldiekin aurrera jarraituz, 31n enpresa mundua izango dugu hizpide eta ardatz. Aurtengo hitzaldien xedea industrian jarduten duten enpresen esku informazio, metodologi eta tresnak eskura jartzea da, ekonomia dinamikoan enpresa arin eta bizkorrak izan daitezen. Horretarako ‘Plain Concepts’ enpresatik Ricardo Corral etorriko zaigu proiektuen kudeaketa bizkorraz hitz egiteko, esperientzia praktikoaz eta emaitzaz. Zeuxa Solutionsen koordinadore orokorrak, Josu Ansolak, ‘Kudeaketa bizkorra eta ziurgabetasuna” tituluko hitzaldi emango duelarik jarraian.

Atsedenaldiaren ondoren, GBE-NER Elkarteko koordinadore Juan Jesus Anduagak “harreman estilo berria: pertsonetan oinarrituriko proiektua” izenburuko hitzaldia egingo du. Azkenik, egunari amaiera emateko gurekin Josu Ocáriz izango dugu, SPRI sozietatean Enpresen transformazio saileko arduraduna. Honek, ‘Compite 2011 Programa’ aurkeztuko du.

Ostiralean jardunaldiei amaiera emango zaie, Miguel Santosen hitzaldiarekin eta Juan Torres deialdiko sari banaketarekin

Ostegun arratsaldean, tailerra egingo da. EKILIA enpresak “Pertsonen kudeaketa entitate bizkorretan” izeneko jarduera gauzatuko du, enpresetan giza-baliabideen alorrean ematen diren arazoak eta izan daitezkeen konponbideak taxutuz.

Azkenik, apirilaren 1eko ostiralean, amaiera emango diegu aurtengo edizioko jardunaldiei. Egun horretan gure artean Miguel Santos, enpresari, FIFA agente eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldearen Ohorezko Presidentea izango dugu. Miguelek bizitzako erronkei aurre egin etab arrakasta lortzeko moduez hitz egingo digu.

Jardunaldietarako izen-emateak zabalik daude, horretarako idatzi mjgarrido@udalermua.net postontzira edo deitu 943 17 91 51 telefonora.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena