Martxoaren amaierak zine programazioaren azken proposamenak dakarzkigu
Martxoko zine programazioaren azken proposamenak datozkigu datozen egunetan. Zineklubak aste honetako eskaintza irekiko du. Ostegun gaueko saioan NEDS (No educados y delincuentes) titulukoa proiektatuko da. Filma Peter Mullan britainiarrak zuzendu du eta bertan 1973ko Glasgow hirian kokatzen den mutil nerabeen istorioa kontatzen da. Aktore protagonista Conor McCarron da, zeinak urrezko maskorra jaso zuen Donostiako azken zine jaialdian. Ohiko legez, zinekluba jatorrizko bertsioan proiektatuko da, kasu honetan ingelesez emango eta gaztelerazko azpitituluekin.
Larunbatean, hilak 26an, Iciar Bollaínen azken pelikula, ‘También la lluvia’ titulukoa emango da, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Antzezleen artean Luis Tosar, Gael García Bernal edo Karra Elejalde ditugu. Gidoilaria Paul Laverty da, Ken Loach ospetsuaren ohiko gidoilaria dena. Amerikaren deskubrimenduaz filma grabatzeko Boliviara ekipo batek egiten den bidaian, errodajeko taldekideek deskubrimendu pertsonala egingo dute. Filmak ikusleen saria jaso du aurten Berlinale jaialdian.
Aste honetako proposamenak: ‘NEDS’, ‘También la lluvia’, ‘La trampa del mal’ eta ‘Enredados’ 3-D
Larunbat gaueko hamarretan ‘La trampa del mal’ filma proiektatuko da. Lana N. Shyamalan zuzendariarena da (El sexto sentido, Señales, eta abar filma zuzendu dituena) Zer gertatuko igogailuan harrapatuta geratuko bazina hainbat pertsonekin eta horietako bat deabrua bera balitz? Antzokiko zine programazio prestatzen duten taldeek hilero beldurrezko titulu bat eskaintzeko asmoa dute. Igandean, martxoaren 27an, arratsaldeko 5etan haurrentzako emanaldia izango da Disney enpresaren azken arrakasta ‘Enredados 3-D’ izenekoa proiektatuko delarik. Filmak Disneyren klasiko onenen ezaugarriak eta teknologia berriak uztartzen ditu, hiru dimentsioari leku eginez.
Igandeko zazpi eta erdietan, berriz ere ‘La trampa del mal’ proiektatuko da. Eta gaueko 10etan, aldiz, Bollaínen ‘También la lluvia’ ostera ere. Azkenik, filma hori bera ikusteko aukera izango dute asteburuan zehar joan ez diren guztiak, asteleheneko zortzi eta erdietatik aurrera.
Apirilerako aurreikusi diren tituluak: ‘Valor de ley’, ‘Primos’, ‘Torrente IV’, ‘Cisne Negro’, ‘The Fighter’, edo ‘Los chicos están bien’
Martxoko bonoarekin filma bakar bat gehiago ikusi ahal izango dugun, martxoaren 31n, ‘Vals con Bashir’ titulukoa zineklubean, arratsaldeko 8:30etan. Martxoko azken astean apirileko bonoa saltzen hasiko gara. Bonoarekin aste bakoitzeko zine komertzialaren emanaldietara sartu ahal izango da, euro bakar baten 1 ordainduta. Bonu hori transferigarri izango da, erosleak nahi duen pertsonari utzi ahal izango diolarik joaterik ez badu.
Apirilerako ‘Valor de ley’, ‘Primos’, ‘Torrente IV’, ‘Cisne Negro’, ‘The Fighter’, edo ‘Los chicos están bien’ aurreikusita daude zine komertzialeko programazioan. Eta ‘Buried’ eta ‘400 golpes’ zineklubean.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu