‘Wyoming y Los Insolventes’ taldearen kontzertua Antzokian

23.03.11
Ermua Antzokia

Ermua Antzokian ‘Wyoming y Los Insolventes’ taldearen zuzeneko emanaldia ikusi ahal izango dugu ostiral gauean. Taldeko kantari eta gitarra jolea Gran Wyoming ospetsua da. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak 12 euro balio du. Jada salgai daude eta aldez aurretik eros daitezke Lobiano Kulturgunean, zabalik dagoen ordutegian. Edota, ostera, ikuskizuna hasi artean, takilan bertan. ‘Rock and Roll Hoochie Koo’ eta ‘Jet Airliner’ bezalako abestiak joko dituzte, pertsonai polifazetiko honen eta bere taldea ikustera hurbiltzen direnen gozamenerako.

“Wyoming y los Insolventes“ bertsioak egiten dituen musika banda da. La musikarik osatzen dute, Wyoming ospetsuak eta hiru gazte oso finak eta talentu handikoak (La Última Experiencia talde ohiko kideak). Merezi duen ikuskizuna da, galtzea galera izanik. Bateria-jolea benetan ona da, ziurrenez etorkizuna handiko musikaria.

Wyomiren hainbat datu pertsonal eta ibilbidea

José Miguel Monzón Navarro da bere benetako izena (Madril, 1955ko maiatzaren 15a). Ikasketaz medikua da eta ofizioz umoregile, antzezle, zuzendari, idazle, musikari eta telebistako aurkezlea. Ponte izen-abizenaz baino “El Gran Wyoming’ goitizenaz da askoz ere ezagunago, Wyoming edo Wuayo aldaerak ere erabiltzen direlarik hura izendatzeko. Gaur egun La Sexta telebista kateko aurkezle da, bertan El intermedio programa izanik. Horrez gain, artikuluak ere idazten ditu, Publico egunkarian.

Esan bezala Madrilen jaio zen, Aragoin jatorria zuen botikari senide batean. Medizina ikasi eta lizentziatu zen. Mediku egon zen Buitrago de Lozoya herrian eta baita ere barruko mediku egoiliar gisa, Madrilgo Jimenez Diaz Fundazioan. Lanbide hori alde batera utzi zuen betirako, espektakuluaren munduan buru-belarri murgiltzeko.

Hasieran, Parcelso musika taldearekin aritu zen. Aurrerago, ikuskizun musikal eta komikoak eginez Angel Muñoz Alonso piano-jolearekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat