Gazteen sormenak lekukoa emango die motibazioa eta pertsona ekintzaileei
Toki-garapeneko jardunaldiek aurrera doaz, egitarauan iragarritakoarekin bat. Gaurko eguna ikasleei dedikatu zaie, ?sormenezko mundua’ lelopean. Goizeko 9etatik arratsaldeko 6etara bitartean, liburutegi aurrean Kutxaespazioko planetarium txikia egon da jarrita. Horri esker, 4 urtetik 9ra bitarteko umeek Ermura ekarriko den karpa batean unibertsoaren dotorezia ikusteko eta horren barne dauden gauzak ikasteko aukera izan dute. Taldeak ikastetxeekin koordinaturik etorri izan dira.
Arratsaldean, udal liburutegiarekin elkarlanean 12 urtetik 16 bitarteko gazteentzat sormena suspertzeko xedez Pictocricket eko tailerrak antolatu du, arratsaldeko 4etatik 7etara bitartean. Gazteek teknologiara modu dibertigarrian hurbildu daitezen. Jarduerak sormena eta zientzia eta teknologia hurbildu nahi diete gaztetxoenei. Tailer horiek ‘Inntegra’ proiektu europarraren barne gauzatuko dira, Interreg IV B Sudoe programaren finantzazioarekin, sormena suspertzeko eta hamabi urtetik hamaseira bitarteko gazteek teknologiara modu dibertigarrian hurbilarazteko.
Ekintzaileek biharko saio eta hitzaldien ardatz izango dira
‘Ekintzaile izatek, motibazio bat arrazoi bat baino hobeago” lelo adierazgarriaz, bihar jardunaldien bide erdian kokatuko gara. Jardunaldiari hasiera emango diogu goizeko bederatziak eta laurdenetan. Carlos Totorika alkateak hasiera emango dio egunari eta lanari, hitzaldiei bide eginez.
Lehenengo hitzaldia goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da. Saioa mikro txipak egiten dituen INCIDE SAko gerente Javier Hernándezek egingo du. Hernandez beste lau enpresen sortzailea ere bada, BIDETEC Consulting SMko sozioa eta Deustuko unibertsitatean ematen den berrikuntza Masterreko irakasle gonbidatua ere bai. Hizlariak, ‘Ekintzailearen ADNaz’ mintzatuko zaigu.
Hamarrak eta laurdenetan, Kukuxumusu enpresako marketingeko zuzendari Pedro Balboaren txanda hasiko da. Honek beraien negozioaren inguruan hitz egingo digu. Hitzaldiari jarri dioen titulua; ‘Ondo pasatu eta pasarazteko sortutako marka baten gakoak’ da.
Segidan, Peio Ruizek izango du hitza, atsedenaldiaren ondoren. Honek ekintzaile izatearen inguruko abenturaz mintzatuko zaigu. Peio sortzaile izan da hiru enpresetan eta zuzendaritzan jarduten dutenak motibatzeko liburu bat idatzi du, zeinak “Arrazoi ona” titulua duen. Ruiz zuzendari ugariren trebatzaile eta aholkulari dugu.
Azkenik, egunari amaiera emateko, Toki-garapen alorreko zuzendariak, Rosalia Herrerak, enpresa teknologikoen hazitegi berria izango denaren zerbitzuak eta bertan koka daitezkeen proiektuen inguruko asmoen berri emango dizkigu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena