Ekintzailetzatik jauzia enpresara: erakunde arinak ekonomia dinamikoetan

30.03.11
Ekonomi Sustapena

Toki-garapeneko jardunaldiek bere laugarren eguna gauzatuko dute bihar. Buru-belarri gaudenez gero, egunak goiz eta arratsaldeko saioak izango ditu. Egunari hasiera emango diogu goizeko bederatzi eta laurdenetan. Totorika alkateak agurra egin, hizlariei ongi etorria eman eta horiek buruak aurkeztuko ditu. Bederatzi eta erdietan, lehen hitzaldia ekingo da. ‘Plain Concepts’ enpresatik datorkigun, Rodrigo Corralek, proiektuen kudeaketa arinaz eta izandako esperientziaz eta lortutako mailaz mintzatuko zaigu. Segidan, beste hiru ordu laurdenetan, Zeuxa Solutions enpresako koordinadore orokorraren, Iosu Ansolaren, txanda izango da. Honek, Kudeaketa arinaz eta ziurgabetasuna izango ditu hizpide.

Kafea eta arnasa hartzeko atsedentxoaren ondoren, GBE-NER Elkarteko koordinatzaileak “harreman estilo berriaz arituko da, pertsonengan oinarrituriko proiektuez jardungo duelarik. Goizeko saioa amaitzeko, SPRI sozietatetik datorkigun Josu Okarizek Compite 2011 Egitarauaren xehetasunak azalduko dizkigu. Otorduaren ondoren, tailer dinamikoa gauzatuko dute arratsaldez ‘Ekilia’ enpresako sortzaile eta hezitzaile diren Arrate Iraolagoitia eta Judith Castillok “pertsonen kudeaketa erakunde arinetan” titulukoa, hain zuzen ere.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat