Hautesle-errolda jendaurrera jarri da, oraingo honetan Internet bidez ere kontsulta daitekeelarik

04.04.11
Erakundea

Udal honek datorren apirilaren 11ko astelehenenera bitartean jendaurrera jarrita izango du indarrean dagoen hautesle-zerrenda. Hautesle-zerrenda hori oinarri gisa hartu eta erabiliko da maiatzean Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan. Oso garrantzitsua da hautesle-erroldaren zerrendan ondo agertzen zarela frogatzea, batez ere azken hauteskundeak geroztik zure bizilekua aldatu, Ermuan lehen aldiz erroldatu edo 18 urte bete badituzu, horrela bakarrik zuzendu baititzakegu 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea oztopatu edo eragotz diezazuketen akatsak.

Estreinakoz hautesle-zerrenda etxetik bertatik kontsultatu ahal izango dugu ermuarrok, abiapuntu udal bulegoetara joan edo bertako telefono zenbakira deitu beharrik izan gabe. Kontsulta webgune korporatiboaren bidez egin daiteke, erraz asko. Webgunean sartu eta eskuman ikono berezi bat jarri dugu, inprimakira bertara eramango gaituen lasterbidearekin. Orrialdera sartzeko jarraitu beharko dugun bidea ondorengoa da: Udala/Hauteskundeak/ Hautesle-errolda/ Hautesle-erroldaren kontsulta. Lasterbideak web.inprimaki batera eramango zaitu, bertan lehenik NANaren zenbakia eta hizkia sartu eta, bigarrenik, pertsonaren jaiotze-data. Sistemak, erroldan gauden edo ez adieraziko digu.

Nolanahi ere, errolda hori kontsultatzeko herritarrok badugu betiko bi aukerak ere erabiltzerik: Informazio eta Erregistro bulegora joatea (8:00etatik 15:00etara) edo bertara joan beharrik izan gabe, ordutegi horretan 943 17 91 42ra telefonoz deitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da