Asteazkenean egingo da, martxoari dagokion ohiko Osoko Bilkura

04.04.11
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamarretarako deituta dago lehen deialdian, eta orduerdi beranduago bigarrenean bada. Udalbatzak hilero egin legez, azken asteetan batzordeetan landu dituen hainbat gai erabakitzeko bilduko da Osoko Bilkurara. Eguneko gai-zerrenda zortzi puntuk osatzen dute.

Lehenengoan aurreko bilkuretako hainbat akta onartuko dira. Hurrengo bietan,alkate-dekretu biren berri emango da, 2010eko kitapena onesteari buruzkoa eta kreditu geldikinak gehitzeari buruzkoa. Laugarren puntuan, Betiondoko bizitegi sektoreko kale berrien izenak onartuko dira. Bosgarrenean, Ermuko udala administrazio guztientzat leihatila izan dadin EJarekin hitzarmena sinatzea onartuko da. Segidako bi gaiak, hirigintzakoak izango dira. Aldapa Iparraldea 9-1 EU urbanizatzeko proiektuaren aldaketa eta horren antolamendu xehatuaren barruan aldaketa egiteko plan berria hasierazko izaera bi kasuetan onartzea, hurrenez hurren. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da