‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

30.01.26
Erakundea
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan

‘Ermua, Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin” proiektuko udal-teknikariek gogoeta estrategikoko tailer batean parte hartu berri dute, “Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea” programan eragiten duten faktoreak aztertzeko. Tailer hori, Bizkaiko Foru Aldundiko Longebitate eta Erronka Demografikoko Zuzendaritzak antolatuta eta lagunduta, Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Centerren’ (NIC) egin zen.

NIC Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu estrategikoa da, zahartzeari, osasunari eta iraupen luzeko zaintzei buruzko jarduera eta ezagutza sektore berria sustatzera bideratua. Berrikuntza teknologikoa, arreta asistentzialaren optimizazioa, enplegu espezializatua eta iraunkorra ziurtatzea bezalako alderdi desberdin baina osagarrien konbergentziak, zilar bidezko ekonomia espezializazio-apustu egoki bihurtzen du Bizkaiarentzat.

Topaketa horretan Bizkaiko Adinekoen Kontseiluak eta lurraldeko dozena erdi udalek parte hartu dute, Ermukoa tartean. Lan saioari esker, esperientziak partekatu eta programaren indarguneak eta mehatxuak aztertu ahal izan dira.

Proiektuaren helburua da “Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin” ekimenaren esparruan egiten ari den lana indartzea eta horri jarraipena ematea. Ekimen horrek ibilbide luzea du udalerrian 2016an hasi zenetik, eta ordutik Dublingo Adierazpenarekin, Euskadi Lagunkoia, IMSERSO edo OME sareekin bat egin du, besteak beste. Ekimenak hamargarren urteurrena beteko du aurten.

Era berean, talde sustatzailearen garrantzia azpimarratu behar da. Izan ere, talde teknikoa aspalditik ari da talde horrekin lankidetzan, modu egonkor eta jarraituan, horren eginkizun nagusia udalerriko adinekoen bizi kalitatea hobetzera bideratutako aldaketak bultzatzea eta proposatzea izanik.

Aurten, Talde Sustatzailea berariaz ari da edadismoa prebenitzera eta lantzera bideratutako jarduerak planifikatzen eta definitzen; herritarrak sentsibilizatzea eta udal politika eta praktiketan kultura aldaketa sustatzea ahalbidetuko duten ideiak, proposamenak eta esku hartzeko ildoak landuz, adinekoekiko ikuspegi inklusiboa eta errespetuzkoaren mesedetan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
08.10.26
‘Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin’ proiektuak 10 urte bete ditu adin guztientzako Ermua baten alde lanean

Talde Eragileak hamar urteko lana eta parte-hartzea ospatu ditu, eta adinkeriaren aurkako borroka jarri du erdigunean
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea