'Crimen Perfecto' antzezlanaren bigarren emanadia egingo ostiraleko 19:30etan. Sarrerak jada salgai daude

04.04.11
Ermua Antzokia

Udal Kultura Sailak ‘Crimen Perfecto’ antzezlanaren bigarren saio bat eskainiko du, datorren ostiralean bertan, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Bigarren ikuskizun horretarako sarrerak jada, salgai daude gaur goizeko ekin baitzaio aldez aurreko salmentari eta erreserbak hartzeari, Lobianon Kultur Gunean. Kultura sailak ‘Txalo Produkzioak’ etxearekin bigarren emanaldia hitzartu du, hasieran aurreikusita zegoen funtzio bakarrerako sarrera guztiak aitaren batean agortu ondoren atzo arratsean. Sarrerak agortzeaz gain, pertsona ugari sarrera lortzerik gabe geratu ziren, lerroan zain egon ondoren. Egoera ikusita eta jendearen eskariari erantzuteko, kulturak gaur goizean produktorearekin hitz egin eta beste bostehun pertsonek antzezlana ikusteko aukera izan dezatela lortu du. Sarrerak prezio berbera izango dute, hau da, 12 euro bakoitza. Jada, salgai daude gaur goizetik, eta salmentak aurrera jarraituko du gaueko 9eak bitartean edo berriz ere agortu artean. Telefonoz ere erreserbatu daitezke, Lobiano Kultur Guneako 943 70 87 00 zenbakira deituta.

Sinopsia eta obraren inguruko hainbat datu

Frederick Knott antzerkigile ingelesak idatzitako obra da. BBCn estreinatu zen 1952an eta, ondotik, Londresko eta New York-eko antzokietan eman zuten. Bi urteren buruan, filma egin zuten Knott-en beraren gidoiarekin eta Alfred Hitchckoken zuzendaritzapean.

Margot emaztea hil nahi du Tony Wendice-k, haren diruaz jabetzeko. Lagun zahar bati txantajea egin dio Margoten etxera sartu eta, honek telefono deia hartzen duenean, ito dezan. Planak, ordea, huts egingo du eta Margotek berak hilko du hiltzailea. Biktima izatetik hilketaren susmagarri izatera pasako da Margot.

  • Autorea: Frederick Knott.
  • Zuzendaria: Victor Conde.
  • Antzezleak: Elena Furiase, Jorge Sanz, Pablo Puyol, Antonio Albella eta José Sánchez.

Lotutako albisteak

Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat