Aste honetako zine programazioan azpimarragarri ‘Valor de Ley’ filma

07.04.11
Ermua Antzokia

Antzokiak proposatzen digun asteko zine programazioari ekingo diogu gaurkoan. Iluntzeko zortzi eta erdietan zineklubak ‘Sin retorno’ filma argentinarra eskainiko du. Zuzendaria Miguel Cohan da eta antzezleen artean Leonardo Sbaraglia eta Federico Luppi ditugu. Filmak justiziaren bila pertsona baten borroka kontatzen da, justizia sistemaren bereren kontra egiteraino ailegatuz.

Larunbatean beste bi filma ikusi ahal izango ditugu. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, ‘Valor de Ley’ filmaren lehen pasea izango da. Western hau Coen anaiek zuzendu dute. Anai hauek oso bestelako zinea egin izan dute beti, hasiera hasieratik. Horren lekuko ‘Sangre fácil’, ‘Arizona baby’, ‘Muerte entre las flores,’ edo azken garaiko arrakastak ‘O’brother’, edo ‘No es país para viejos’. Honakoa da western modalitatean egin izan duten lehena. Filma parte hartzen dute Jeff Bridges eta Matt Damon antzezleak. Filmak 10 nominazio izan ditu aurtengo Oscar sarietarako.

Tasteko tituluak: ‘Sin retorno’, ‘Valor de Ley’, ‘Los chicos están bien’ eta ‘Rango’

Larubat gaueko 22:00etan, Lisa Cholodenkoren ‘Los chicos están bien’ emango da. Filmak lesbiana bikote baten egoera kontatzen du, seme nerabe biek beren aita biologikoak ezagutzeko ahaleginetan hasten direnean. Julianne Moore eta Annette Bening dira. Filmak oso kritika onak jaso ditu.

Igande arratsaldeko 5etan haurrentzako zinearen txanda izango da. ‘Rango’ proiektatuko da, animaziozkoa. Zuzendaria Gore Verbinsky da (‘Piratas del Caribe’, ‘The Mexican’, eta abar…). Filma hau denboraldiko ezustekoa izanda eta ez bakarrik haurrentzat. Hainbat asteetan zehar, takilan dirurik gehien bildu duen filma izan da EEBBtan. Rango kameleoi bakarti bat da, Mojave basamortuan bizi dena. Bere bizitza aldatu egingo da, Dirt herri egarti eta arriskutsuan legearen ordezkari izateko bere burua aurkezten duenean.

Arratsaldeko zazpi eta erdietan ‘Los chicos están bien’ bigarrenez pasako da. Eta gaueko 10etan, ‘Valor de Ley’ proiektatuko bigarrenez. Azkenik, asteleheneko iluntzean, zortzi eta erdietan, azken filma hori ikusteko azken aukera izango dute, asteburuan zehar joan ez direnek.

  • Argazkian asteko zine programazio iragartzeko argitaratu den kartela dugu ikusgai

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak