Ermua Antzokiak bere mikrosite propioa du webgune korporatiboan bertan
Udal kultura sailak –Web-komunikazioarekin elkarlanean- espazio berri propioa egituratu du webgune korporatibo honen bornean. Horretara iristeko beheko aldean jarritako lasterbidearen gainean sakatzearekin nahikoa da edo, bestela, helbide-barran www.ermua.es/ermuantzokia.
Espazio berri horren bidez Antzokiko erabiltzaileek zuzeneko ikuskizunen, kantaldien, antzerkien eta abarren berri izango dute eta, proiektatuko diren filmen berri baita ere. Horrez gain, programazio horren guztiaren inguruan argitaratzen ditugun programak ikusi eta behera ekartzeko aukera ere izanik. Halaber, ikusle eta erabiltzaileok laster sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango ditugu Internet eta telefono bidez, webgunetik bertatik sartuta ‘BBK’ erakundearekin hitzartu dugun zerbitzuari esker. Eta baita, orotariko kutxazainetan eta instalakuntzaren takilan.
Mikrosite berrian antzokiaren historia, ezaugarri teknikoak, kokapena, eta bisitan herrira etortzen zaizkigun guztientzat erabilgarri izango diren gainerako datu interesgarri guztiak bildu ditugu.
Atal guztien artetik, aipamen berezi egin nahi diogu bisita liburua deritzanari, Antzokiak ateak zabaldu dituenetik ona bertara lanera etorri zaizkigun artisten mezu eta iritziak jasotzen dituenari. Horretan, instalakuntzan nahiz herriko ikuslegoaz mintzatu direlarik.
Lotutako albisteak
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat