Ia zortziehun perstonen kontsultatu dute internet bidez hautesle-erroldan dauden edo ez

12.04.11
Erakundea

Ia zortziehun pertsonek webgune korporatibo hau eta Internet erabili dute Hautesleen Erroldan inskribaturik dauden edo ez kontsultatzeko. Hautesle-errolda hori oinarri hartuko da datozen maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan. Guztira 791 pertsona izan dira erroldan beren inskripzioa eta datuak dauden edo ez, eta ea zuzenak diren, kontsultatu dutenak. Horietatik, 785 pertsonek internet erabili dute, kontsulta elektronikoki bideratuz. Beste 5 pertsona Abiapuntu bulegora etorri dira kontsulta egitera eta bat bakarra izan da, telefonoz deitu duena. Hautesle-errolda apirilaren 4tik 11ra bitartean egon da ikusgai jarrita.

Atzoko egunean, apirilaren 11n itxi zen hautesle-erolda kontsultatzeko eta, bere kasuan, zuzenketak eskatzeko epea. Aurtengoan, estreinakoz errolda hori webgune korporatiboaren bidez kontsultatu ahal izan da (http://www.ermua.es/pags/ayuntamiento/eu_consulta_censo.asp). Horretarako nahikoa zen pertsonaren izen-abizenak eta NANaren zenbakia sartzea. Aplikatibo informatikoak Biztanle Erroldako eta Hautesle-erroldako datuan gurutzatu eta erantzuna ematen zizkigun, aitaren batean. Eta inskribaturik egon, genituen datuak eta bozkatzeko zein izango den gure hauteskunde kolegioa ere adierazten zigun.

Gráfica de consultas del censo electoral

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan