Herriko berdegune eta lorategiak txukundu eta lorak landatu dira

13.04.11
Abisuak eta matxurak

Herriko berdegune eta lorategiek beste itxura bat dute. Azken asteetan egindako lanen ondorioz, osasuntsu, koloretsu daude. Udaberriak eta Obra eta zerbitzuetako sailak koordinatu dituen lanak ederto baino hobeto etorri zaie, itxurosoago egoteko. Izan ere, aipatu sailak berdegune eta lorategiak garbitu, txukundu eta bertan denboraldiko lore, landare eta zuhaixkak landatu dituelarik. Jarduerak herriko hamaika zonaldeetan eragin izan du: Komentukua kalean, Valdespinako Markesaren parkean, horren sarrera eta On Teodororen eskultura dagoen plazatxoan, Goienkaleko mendoitzetan –Teresa Murga eraikinaren aurrean- eta Valerio estalita dugun plazaren sarreretan, Karabixa, Zubiaurren, Torrekuan, Goiko parkean, San Pelaioko biribilgunean, eta Torreta Etxea eraikinaren ondoko ezpondatan. Berdegune eta lorategiak txukuntzeko lan eta landareetan ia 12.000 euro erabili dira. Lanak Abadiñoko Cengotita enpresak egin ditu, udal lan talde edo brigadako udal lorazainekin elkarlanean.

Lorategi eta berdeguneetan landatu diren lorren artean kolore ezberdinetako petuniak (zuri, urdin edo arrosak), begoniak (gorri eta zuriak), alegriak, eta abar daude. Zuhaixken artean aldiz, Thuja occidentalis, ezpela, pezoia, labanda, juniperus, eta abar egonik. Egindakoaren artean aipatzekoa da Karabixan, umeentzako parkearen ondoan dagoen mendoitzean, sumendiko harri zuria jarri eta Acer palmatun, erramua, Thuja, Lagerstroemia, banbua, hortentsiak, Ceanothus, Grevillea Juperina, berberis eta estaldura landareak jarri dira. Horrez gain, belarrik atera ez dadin ehuna jarri eta zuhaitz azal txikituak, jarri dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago