Zine programazioak aurtengo Oscar sarien irabazlea dakarkigu asteburu honetan

13.04.11
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiaren asteko programazioa ate joka dugu. Aste honetako proposamenik behinena ‘El discurso del rey’ filma da, aurtengo Oscar sarietako irabazlea. Programazioari bihar ekingo diogu. Zineklubak Rodrigo Cortes zuzendariaren ‘Buried’ titulukoa emango du, iluntzeko zortzi eta erdietan. Filmak zine independentearen azken urteko emaitzarik onena izan da. Kontratista amerikarra bahitzen dute Iraken eta bizirik lurra ematen diote, bere esku telefonoarekin. Buried filmak hiru estatuatxo irabazi ditu Goya sarietan.

 

Larunbatean, asteko filma nagusiena proiektatuko da. Arratsaldeko zazpi eta erdietan estreinakoz ‘El discurso del rey’ emango da, Oscar sarietako irabazlea lau sari garrantzitsuenak eskuratu baititu (pelikula onena, zuzenari onena, aktore onena eta gidoirik onenari, hurrenez hurren). Filmak Jorge VI hitz totel-moteltasuna gainditzeko egin zuen ahalegina kontatzen du, bere anai nagusiak, Eduardo VIIIak, abdikatu ondoren, Britainia handiko koroa hartzeko zegoelarik.

 

Aste honetan ikusgai izango: ‘Buried’, ‘El discurso del rey’, ‘El Rito’ eta ‘Gnomeo y Julieta’

Larunbatean Miakel Hafström zuzendariaren ‘El Rito’ terrorezko filma ikusteko aukera izanen dugu, gaueko hamarretan. Apaiza izateko ikasten zegoen iparamerikar batek Vatikanoak antolaturiko ikastaroan parte hartzen du eta esperientzia oso beldurgarria bizitzeko aukera izango du, bere sinismena kolokan zegoenean. Aipatzekoa Anthony Hopkins aktorearen lana bikaina.

Igandean, -apirilaren 17an- haurrentzako zineari tartea egingo zaio. Arratsaldeko 5etan ‘Gnomeo y Julieta’, filma proiektatuko da 3 Dimentsiotan. Shakespearek idatzitako klasikoa oinarri hartu eta egokitzapen zoro eta dibertigarria da. Lorategiko gnomo bikoteak beaien arteko maitasuna aurre ateratzeko gainditu beharko dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Erabat dibertigarria.

Igandeko arratsaldeko zazpi eta erdietan, ‘El Rito’ proiektatuko da bigarrenez. Eta gaueko hamarretan, ‘El discurso del rey’ emango da, ostera ere. Azkenik, astelehenean, apirilaren 18an, asteburuan zehar zinera joaterik izan ez duten guztiek, azken aukera izango dute ‘El discurso del rey’ ikusteko, hirugarrenez eta azkenez proiektatuko baita.

  • Argazkian Korrika 16ko irudia, lasterketa burua Diputaziotik pasatzen, merkatu plazaren ondoan

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu