‘Jules Verneren azken abentura’ dakar Antzokira Gorakada taldeak

15.04.11
Ermua Antzokia

‘Gorakada’ antzerki taldeak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Ermuan. Taldeak ‘Jules Verneren azken abentura’ tituluko muntaia dakar. Ikuskizuna Antzokian izango da eta arratsaldeko bostetan hasiko. Ekimena udal kultura sailak antolatu du. Sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 5 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da eta gutxi gorabehera berrogeita hamar minutu iraungo du.

Obra Álex Díazek zuzentzen du. Gidoia Jokin Oregik egokitu du. Obran lan egiten dute ondorengo antzezleek: Josu Kamara, Ainhoa Alberdi, Izaskun Asua eta Zigor Bilbao.

Sinopsia

1906. urtea da eta Jules Verne bere azken lana idazten ari da. Bitartean Marta, etxeko neskamea, lanean aurrera eta atzera dabil. Hasiera batean Julesen irudimenari ihes egiten badio ere, apurka-apurka istorioan sartzen hasten da, buru belarri murgildu eta azken abenturaren protagonista bilakatu arte. Martaren laguntzarekin, gainera, Jules Vernek azken lana bukatzea lortuko du.

Lotutako albisteak

Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat