Aste Santuan zine emanaldiak mantenduko dira Ermua Antzokian
Ermua Antzokiak Aste Santuan programazio irakargarria proposatzen digu. Hori dela eta, datorren ostegunean, apirilak 21, zine-klubean “Los Veraneantes” filma ikusi ahal izango dugu. Orson the Kid zine eskolak filmea errodatu du eta arrazakeriaren kontrako adibide ona da. Bulgariatik etorritako ijito batzuk Andaluziako herri txiki batera heltzen direnean, herritarren beldurra agertuko da.
Apirilak 23, larunbata, arratsaldeko 19:30etan “The Fighter” pasatuko da. Film honek Oscar 6 sari-proposamen eduki zituen, eta Christian Balek eta Melissa Leok lortu zuten aktore sekundario bezala. Boxeolari batek kirola, familia eta drogaren artean hautatu behar izango du. Film hau igandean, gaueko 22:00etan, eta astelehenean, arratsaldeko 20:30ean ikusi ahal izango da ere.
Larunbatean, gaueko saioan (22:00ean) “Chico y Rita”, Fernando Truebak eta Javier Mariscalek zuzendutako filma emango da. “Chico y Rita” bikoteak Kubako musikan murgilduko gaituzte marrazki bizidunetako helduentzako film honetan. Filmaren musika Bebo Valdésena da. Igandean, arratsaldeko 19:30ean berriro pasatuko da filme hau.
Apirilak 24, igandea, haurrentzako filmea “El oso Yogui” 3-Dn pasatuko da. Yellowstoneko hartzik famatuenaren abentura dibertigarriak ikusi ahal izango ditugu arratsaldeko 17:00etan.
Lotutako albisteak
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat



