Ur hornidura hiru orduz etengo da, ur-hodia konpontzeko Errebalburun

26.04.11
Abisuak eta matxurak

Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira bihar arratsaldean –apirilaren 27an- hiru orduz, gutxi gorabehera. Denbora tarte hori erabiliko, ur edangarria hornitzeko sarearen elementuak konpondu eta aldatzeko. Zerbitzuak esleiturik duen Agbar enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute, sareari Errebalburun duen ur-hodia aldatzeko lanak egingo baititu. Ur etena arratsaldeko hiruretatik seietara bitartean egingo da. Bihar sareko hodi bat konpondu edo horren zati bat aldatu egingo dute. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango denbora horretan.

Udal ur zerbitzua esleitua duen enpresak, Agbarrek informazio ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako portaletan zabaldu du. Bertan sarea konpontzeko lanak egin behar direla-eta, sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du. Etenak ondorengo kaleei eragingo die: Bizkaia Etorbidea osorik, San Ignacio auzoa osorik, Komentukua, Diputazio, Zeharkaleko 25era arte, San Pelaioko 5, 7, 9, 11 eta 13 eraikinak, Probaleku eta Zarauztarra jatetxe ohiko kalexka barne eta Baldespinako Markesaren 8, 8Bis, 10, 12, 14 eta 16 eraikinak. Eta VI. Mendeko 1,3,5 eta 10 atariak. Lanak amaitu bezain pronto, ur hornidura eta zerbitzua normaltzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri