Maiatzaren 22an hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak zozketaz hautatu dira

27.04.11
Erakundea

Ermuan 234 pertsona hautatu dira Udal eta Foru hauteskunde prozesuaren barne, maiatzaren 7an eratuko diren hauteskunde-mahaiak osatzeko. Udalbatzaren Osokoa gaur goizean bildu da ezohiko bilkuran, Ermuko erroldan inskribaturik gauden guztion artean zozketa anonimoa egiteko. Zozketa hori baliabide elektronikoak erabilita egin da, hots, ordenagailuaz egin, izen-abizenen zerrendak ateraz, horiek eratuko baitituzte adierazitako hauteskunde-mahaiak. Zozketa bidez aukeratutako pertsonen izendapenak prestatzen ari gara eta jakinarazpenen banaketari bihar bertan helduko zaio. Mahaietan egoteko hautatutakoek zazpi egun dituzte – jakinarazpena jasotzen duten biharamunetik kontatzen hasita betebehar saihestezin hori desenkusatzeko arrazoiak adierazi eta aurkezteko, Durangoko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean. Mahaietan ez egoteko arrazoiak gaixotasun larriak eta familia arrazoiak dira, zeinak arrazoitu eta agiri bidez egiaztatu beharko diren.

Ermua udalerriak Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari dagokio eta barruti bakarra du. Hiribildua hamaika sekziotan banatuta dago eta hauteskunde egunean hogeita sei mahai eratuko ditu. Hauteskunde mahai bakoitza hiru kidek osatzen dute; hots, presidentea eta 1ngo eta 2. bokalek. Mahaiaren eta hori osatzen dutenen egiteko nagusia bozketaren nondik norakoa kontrolatzea eta botoak zenbatzea dira, Konstituzioak eta Legeak esaten dutenari jarraiki. Eginkizun hori zozketaz esleitzen zaie herritarrei. Hauteskunde-mahai bakoitzeko bederatzi pertsona izendatu dira, postu bakoitzeko titularrak –mahaiburua eta 1. eta 2. bokalak- eta horientzat ordezko beste bi pertsona hain zuzen ere.

Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen datuak eta helbidea

  • Ezkurdi plaza z/g (Guardiako Epaitegia)
  • Telefonoak: 94 603 00 60/ 94 603 00 61
  • Faxa: 94 603 00 74
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: bakar bakarrik arratsaldez 4etatik 7etara.
  • Larunbatean: goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 1etara.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan