2011-2012 ikasturterako matrikula egiteko epea irekiko du LHIk
Udal honetako Toki Garapen Alorraren menpeko Ermua-Mallabia Lanbide Hastapeneko Zentroak maiatzaren 2an irekiko du matrikula egiteko epea. Hori egiteko lekua Torreta Etxea da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Programa horiek Irakaskuntza Arautuaren baitakoak dira, beraz, ikasturtea amaitzean prestakuntza gainditzen duten ikasleek Prestakuntzen Katalogo Nazionaleko Lanbide Prestakuntzako 1. mailako egiaztagiri ofiziala eskuratuko dute. Programa hauetako ikasleek DBHko titulua lortzeko edo Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetan sartzeko probetara aurkez daitezke.
Ikastegiak ondoren adierazten diren hiru espezialitateak eskainiko ditu hurrengo ikasturtean:
- Industri Mekanikako langilea
- Mekanika eta muntaketa: tornua, fresadora, CNC
- Metrologia eta egiaztapena
- Autocad programaren oinarrizko ezagutza
- Ibilgailuak konponketako laguntzailea
- Ibilgailuen mantenua
- Automobilen oinarrizko konponketak
- Osagarrien muntaketa
- Ile-apaindegintza
- Ilea mozteko eta orrazteko teknikak
- Estetika: manikura, pedikura, makillajea eta depilazioa
- Masaje-teknikak
Matrikulazioaren ezaugarriak
Ikastaroak DBHko titulurik lortu ez duten 16 urtetik 18ra bitarteko gazteentzat dira. Prestakuntzak bi ikasturte hartzen ditu eta, teoriaz gain, bigarren urtean praktikak ere egiten dira enpresetan. Ordutegia astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 14:00etara bitartekoa izango da. Ikastegiak, gainera, eskola-autobus zerbitzu bat jartzen ikasleak Ermutik Mallabira eraman eta berriro ere Ermura ekartzeko. Prestakuntza doan da eta batez ere praktikoa.
Hamabost matrikula onartuko dira gehienez espezialitate bakoitzerako. Plazak izenemate ordenari jarraituz beteko dira. Gazte bakoitzak, titular gisa, espezialitate bakar baten eman ahal izango du izena, eta erreserba moduan gainerakoetan, horregatik norbere lehentasunen arabera ordenatu beharko dira espezialitateak.
Lotutako albisteak

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker