Maiatzaren lehen asteak, hileko zine programazioaren lehen proposamena dakarkigu

04.05.11
Ermua Antzokia

Maiatza hasi berri dugu eta hileko zine programazio berria dakar berarekin. Asteari hasiera emango diogu, zineklubarekin. Bihar Agusti Villarongaren Pa Negre ikusi ahal izango dugu, luxuzko filma. Pa Negre aurtengo Goya sarietako filmarik arrakastatsu eta sarituena izan da, bederatzi estatuatxo lortu baititu. Sarien artean, ondokoak daudelarik, filma, zuzendari eta aktore andrearen onenagatik. Zuzendariak gerraondoren Katalunian oinarrituriko istorioa kontatzen digu.

Larunbat arratsaldean, zazpi eta erdietan, Denis Villeneuve zuzendari kanadiarraren Incendies titulukoa proiektatuko da estreinakoz. Horretan bi anaiek ustez hildako aitaren bila Libanora egiten duten bidaia misteriotsu eta sugerentea kontatzen da. Hirugarren anai bat dutela ere jakingo dute.

Asteko eskaintza: Pa Negre, ¿Para qué sirve un oso?, Hop e Incendies

Larunbat gauean, hamarretan, Tom Fernández zuzendariaren ¿Para qué sirve un oso? komedia emango da. Fernándezek ezustekoa eman zuen Torre de Suso lanarekin. Aktoreen artean Javier Cámara, Emma Suárez eta Geraldine Chaplin daude.

Igande arratsaldeko 5etan, haurrentzako ‘Hop’ tituluko filma pasako da. Animaziozko filma dibertigarri honetan koitadu batek trafiko istripu baten ondorioz zauritutako Pazkoa untxia etxean edukitzea zer den konturatuko da.

Maiatzeko bonoa salgai, 12 eurotan

Arratsaldeko zazpi eta erdietan ¿Para qué sirve un oso? filma pasako da bigarrenez, eta gaueko hamarretan ‘Incendies’, berriz ere. Azken filma hori, asteleheneko zortzi eta erdietan emango da hirugarren eta azkenez.

Maiatzeko bonoa ere, aste honetan bertan jarri da salgai. Bono horrekin zineklubeko nahiz zine komertzialeko proiekzioetara joan gaitezke euro baten truke. Maiatzeko bonoak 12 euroko salneurria du. Bonoa Lobiano Kultur Gunean edo Antzokiko takilan eskuratu daiteke, horiek zabalik dauden orduetan. Hileko programazioaren barne ondorengoko tituluak ikusi ahal izango ditugu: Sin Limites, Nunca me abandones, Happy thank you more please, La Legión del Águila, Inside Job eta Caperucita Roja zine komertzialean eta Amerikanuak, La noche del cazador eta El demonio bajo la piel, hain zuzen ere, zineklubean.

  • Pa negre filmaren kartela
  • Incendies filmaren kartela
  • Incendies filmaren kartela
  • Hop filmaren kartela

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak