‘Locas' antzezlanaren bigarren emanaldia egingo da ostiraleko 20:30etan Lobianon

16.05.11
Ermua Antzokia

Udal Kultura Sailak ‘Locas’ antzezlanaren bigarren saio bat eskainiko du, datorren ostiralean bertan, arratsaldeko zortzi eta erdietan. Bigarren ikuskizun horretarako sarrerak jada, salgai daude gaur goizeko ekin baitzaio aldez aurreko salmentari eta erreserbak hartzeari, Lobianon Kultur Gunean. Kultura sailak ‘Teatro A cuestas’ etxearekin bigarren emanaldia hitzartu du, hasieran aurreikusita zegoen funtzio bakarrerako sarrera guztiak aitaren batean agortu ondoren gaur goizean.

Egoera ikusita eta jendearen eskariari erantzuteko, kulturak gaur goizean produktorearekin hitz egin eta beste ehun pertsonek antzezlana ikusteko aukera izan dezatela lortu du. Sarrerak prezio berbera izango dute, hau da, 5 euro bakoitzak. Jada, salgai daude gaur goizetik, eta salmentak aurrera jarraituko du gaueko 9eak bitartean edo berriz ere agortu artean. Telefonoz ere erreserbatu daitezke, Lobiano Kultur Guneako 943 70 87 00 zenbakira deituta.

Sinopsia eta obraren inguruko hainbat datu

Maribel Jara aktore ermuarra Angeles González Cuerdarekin batera dator ‘Locas’ antzezlana aurkeztera. Obra honekin zorotasuna zentzutasunetik banatzen duen mugaren alde batean edo bestean egotea zein erraza den erakusten digute.

Zoramena dohain ez zehatza bada ere, azken batean dohaina da. Mendeetan zehar adimenaren ikerlariek gaixotasun iheskor honen jatorri eta tratamendua aztertu dute. Baina bi emakume -eroak edo ez- psikiatraren kontsultan –edo ez- topo egingo dutenak izango dira, ordura arteko teoria guztiak lurreratuko eta zoramenaren benetako jatorria aurkituko dutenak. Edo zentzutasunaren jatorria, izan ere, zer da burutik jota egotea? Eta nor bere senean egotea? Ez al dira gauza bera? Jennifereek lau enpresa ditu eta bizitza desiragarra, senar eta maitale bana, eta apartamentua LLoret de Mar herrian. Marta ere ezkondua dago, nahiz eta astean behin baino ez duen ikusten, 2 seme bazkalorduetan soilik ikusten dituenak eta bere mutur aurrean zoriontsu izateaz harro dagola esaten duen laguna eta ‘El Diario de Patricia’ telebista saioa etengabe ikusten duen…

Ezberdintasun ugari eta zertxobait antzerako: biak daude lerroaren alde batean edo bestean, izatea eta ez izatea banantzen duenaren lerroaz bestalde, eromena edo zentzutasuna. Eta hain erraza da, lerroaren aurre nahiz bestaldean egotea. ‘Locas’ obrak, gizakion errealitateari aurre egiteko etengabe pertsonaiak asmatzeko beharra dugula agerian jartzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak