Egungo Udalbatzak ohiko azken Osoko Bilkura egingo du

17.05.11
Erakundea

Gaur egungo Udalbatzarrak azken Osoko Bilkurara bilduko da ostegun goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda zazpi puntuk osatzen dute. Lehenengoan,lehenengoan apirileko akta bi onartuko dira. Bigarrenetik laugarrenera bitartean, hirigintzako gaiak aztertu eta onartuko dira. Hori horrela, LUS 02 Betiondo sektorea birzatitzeko proiektuaren aldaketa behin betikotasunez onetsiz 2010ean Udalbatzarrak hartutako erabakiaren kontra hainbat pertsonek tartejarritako berraztertze errekurtsoa gaitzetsiko da. Hirugarrenean Hiri-antolamenduko Plangintza Nagusiaren (HAPNren ) barruko 15. aldaketa, Gipuzkoa Etorbidea-Hirugarren sektorea 02 Exekuzio unitateari dagokiona, behin-behinekotasunez onartuko. Laugarrenean, Hirugarrenean Hiri-antolamenduko Plangintza Nagusiaren (HAPNren) barruko 16. aldaketa, Pagorbe eta Urtea inguruetako lurzoruaren kategoria ez urbanizagarria eta berariaz babesturikoa’ aldatzeari buruzkoa, behin-behinekotasunez onartuko da baita ere.

Jarraiko bi puntuen ardatza ekonomi eta diru kontuak izango dira. Horrela, bosgarrenean S.A.U. Proimersa Udalaren hirigintza-sustapenerako sozietate publikoak S.AU. Promosa ekonomi sustapenerako sozietate publikoari kreditua eman diezaiola onetsiko. Seigarrenean, S.AU. Promosa ekonomi sustapenerako sozietate publikoari kreditua kontratatzeko baimena onetsiko zaio. Eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26