Komedia eta abentura historikoa ikusgai, asteko zine programazioan

18.05.11
Ermua Antzokia

Asteroko legez, bihar ekingo diogu asteko zine programazioari. Ostegunetako zineklubean Charles Laughton zuzendariaren ‘La noche del cazador’ filma ikusi ahal izango dugu. Proiekzioa Antzokian izango da, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Zine beltzaren klasiko bat da, 1955ean grabatutakoa eta Robert Mitchum aktorearen parte hartzea duena. Aktorea preso ohia da, berarekin espetxean egondako eta exekutatutako kideak lapurreta bidez lorturiko dirua berreskuratu nahi duena. Proiekzioa Jatorrizko Bertsioan Azpitituluekin (JBA) izango da.

Larunbat arratsaldean, ‘Happy thank you more please’ titulukoa pasako da estreinakoz. Komedia dibertigarria da, zine independenteak ekoiztutakoa. Porrot egindako idazle bat da protagonista eta ikuslegoaren saria jaso zuen Sundaceko jaialdi ospetsuaren azken edizioan.

Asteko eskaintza: ‘La noche del cazador’, ‘Happy thank you more please’, ‘Happy thank you more please’ eta ‘Winnie the Pooh’

Larunbat gaueko hamarretan, ‘La Legión Águila’ proiektatuko da. Erritmo oso bizkorreko filma honetan Erromatarren istorioa kontatzen da. Legionario bat Eskoziako iparralde basatira joango da Bederatzigarren Legioaren aztarnen bila, duela hogei urte desaertu baitzen inolako arrastorik utzi gabe.

Igandean, arratsaldeko 5etako haurrentzako saioan ‘Winnie the Pooh’ ikusi ahal izango dugu. Basoko hartz sinpatikoenak korapilatu egingo da ezti gozoaren bila hasi duen txango eta ibilaldia.

Igande arratsaldeko zazpi eta erdietan, bigarrenez ‘La legión Águila’ pasako da. Eta gaueko hamarretan, ‘Happy thank you more please’ titulukoa ostera ere. Azken hori, hirugarren eta azkenez ikusi ahal izango dugu, astelehen arratsaldeko zortzi eta erdietan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak