Herriko denda eta tabernetako datuen eguneratzea

18.05.11
Ekonomi Sustapena

Gure udala herriko merkatal eta ostalaritzako establezimenduen errolda eta datuak eguneratzeari ekin dio. Datu bilketa eta eguneratzea Toki Garapen Alorreko langileak egiten ari dira. Alorrak establezimendu horietako ugazaba eta langileei datu-bilketan laguntzeko eskatu du, bertatik bidalitako teknikariak hartuz, horiei arreta eskainiz eta lana erratuz.

Datu-bilketari hilabete hasierarekin eman zitzaion hasiera eta hilabete osoan zehar gauzatuko. Ekimenak bi helburu nagusi ditu, batetik, erakundean dauden datuak eguneratzea eta, bestetik, datuok bildu eta aztertu ondoren merkataritza eta hirugarren sektorea biziberritzeko plana prestatu eta abian jartzea. Ostalaritza eta zerbitzuetako datuokin gauza bera egingo da, sektorea dinamizatu eta hobetzeko plana prestatzea eta gauzatzea.

Horiek horrela, datu bilketa guztiontzat mesedegarri izango denez gero, Alorrak establezimendu horietako ugazaba eta langileei datu-bilketan laguntzeko eskatu du, bertatik bidalitako teknikariak hartu, horiei arreta eskaini eta lana errazteko asmoz. Hori guztia benetako datu zehatzak eta eguneratuak eduki ahal izateko, sektorearen benetako erradiografia izan eta etorkizuneko jarduerak zehazte aldera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat