Maiatzaren 22ko hauteskundeak: jarraipen berezia egingo diogu egunari
Ermua Hiriko web gune honetan lanean dihardugun langileak bat egingo dugu igandean hauteskunde egunean gorabeherarik gabe eta egoki atera dadin lan egingo duten gainerako guztiekin. Udal eta Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeak gure jomuga eta zeregin nagusiena izango dira egun osoan zehar. Web gune honetan hauteskunde egunari jarraipen zorrotza eta zehatza egingo diogu, egunak ematen duen guztia kontatuz.
Egunari hasiera emango diogu goizean goizetik, hauteskunde-mahaien eraketaren eta kolegioak zabaldu izanaren berri emateko. Ondoren kalean izango gara giroa eta gertatutakoak jaso eta kontatzeko, protagonistei beraiei hitza emanez.
Arratsaldeko ordu bietan partaidetzaren lehenengo datuak eskainiko ditugu eta, seietan, partaidetzaren bigarrena aurrerapena emanen dugu berriz ere, hauteskunde-kolegioak itxi baino bi ordu lehenago. Iluntzean boto-zenbaketa egin eta emaitzak jaso ahala, horiek kaleratuko ditugu guztiek jakinaren gain jartzeko. Azkenik, egunari amaiera emateko hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politikoetako hautagaien argazkiak biltzen eta argitaratzen ahaleginduko gara.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan