Ikasleek kontsumoaren inguruko hausnarketa egin dute Eskola Agenda21eko plenoan

19.05.11
Ingurumena

Eskola 21 Agendaren barne aurtengo ikasturtean lanean ari diren 1800 ikasleren ordezkariek kontsumo jasangarriaren inguruko hausnarketa eta eztabaida egiteko bildu dira Udalbatzarekin, ezohiko Osoko Bilkuran. Bertan lehen Hezkuntzako 3.mailatik DBHko 4. mailako ikasleen hirurogeita hamar (70) ordezkari bildu dira orain egun batzuk. Ohikoa izaten ez den saio interesgarri horretan ikasleek ermuarron kontsumo ohituren inguruan ikasturtean zehar egindako gogoeta eman eta beraiek harturiko konpromisoak agerian jarri zituzten. Hori guztia, gure herrian kontsumo eredu jasangarrirako jauzia egite aldera.

Udal Plenora bildutakoak Ermuko ikastetxe guztietan eratu diren Ingurumena lantzeko Batzordeetako ordezkari dira, horietan jasangarritasunarekin zerikusia zuten gai guztiak koordinatzen dituztelarik. Batzorde horiek gure herriak Lehen Hezkuntzako eta Bigarreneko ikastetxe guztiak eratu dituzte. Kontsumo jasangarriaren gaia ardatz harturik ikasleek gure bizitzaren egunerokotasunean ditugun ohiturak aztertu eta horiei buruzko gogoeta egin izan dute aurten. Aztertu dituzten gauzen artean, esaterako, kontsumitzen ditugu produktuen kalitate maila edo mota guztietako produktuen gehiegizko kontsumoa ditugu. Lehen hezkuntzako taldeek baliabideak aurrezteko ditugun aukerak landu dituzte, energia, ura bezalako lehengaika, edo sortarazten ditugun hondakin solidoen bilketa berezitua. DBHkoek aldiz, galdeketak egin dituzte herritarren artean, horiek aztertu eta hurbileko ekoizleen produktu ekologikoak erosteko prest gauden edo ez aztertze aldera.

Iazko ikasturtean bezala, aurreko edizioetan planteaturiko hainbat proposamen gogora ekarri dituzte ikasleek eta Debabarreneko bizikleta erreiarengatik galdetu dute. Totorika alkateak eta Ardanzta ingurumen alorreko zinegotziak galderarik gehienak erantzun dituzte, nahiz eta alderdi guztietakoek hitz egin duten, ikasleon lana, ahalegin eta proposamenak eskertzeko batez ere. Plenoari amaiera emateko Udalbatzarkideek eta ikasleek mokadutxo bat konpartitu dute. Azkenik, ikasleek ordezkariei berrerabiltzeko poltsa bana banatu zitzaien, opari gisa. Datorren ikasturtean, gehiago!

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan