PSEk gehiengo soila lortu du, botoetan atzera egin eta gero

22.05.11
Erakundea

Ermuko Partidu Sozialistak gaurko udal hauteskundeetan bozkatu dutenen ermuarren babesik handiena lortu du. Carlos Totorika hautagaia buru zuen zerrendak 3.036 boto bildu ditu (%37,67). Boto horiei esker sozialistek zazpi zinegotzi izango dituzte hurrengo legegintzaldian, hau da gehiengo soila. Udalbatza hamazazpik eratzen baitute. Emaitza horrekin, PSEk bi zinegotzi galdu ditu, bederatzik zazpira jaitsiz.

Bigarren alderdi gisa Partidu Popularra suertatu da, 1647 txartel bildu baititu (botoen %20,44). Horri esker, 4 zinegotzi mantenduko ditu, zituenak beste. Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia Bildu berriarentzat izan da, indartsu sartu baita 1.429 boto eskuratuz gero (botoen %17.73). Bilduk hiru zinegotzi izango ditu. Laugarren, EAJ geratu da 1.027 txartel jaso eta gero (botoen %9,10). Honek zituen bi ordezkariak mantentzea lortu du. Azkenik, sailkapenean EB-Berdeak geratu da 733 txartel lortuz, kopuru horri esker ordezkari bat izango du Udalbatza berrian.

Ermuan gaur 8.164 pertsonek botatu dute, hautesleen %61,89. Parte-hartzea duela lau urterekin alderatuta, 1,89 puntu igo delarik. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin betikotzat joko ditu organo horrek.

20011-2015 legegintzaldian Ermuko Udalbatza osatuko dutela aurreikusten direnen behin-behineko zerrenda –aldaketarik ez bada behintzat- ondorengoa da:

2011-2015 legintzaldiko udalbatzaren kideak seguruenik
Partidu politikoak  Zinegotzi izango direnen argazkia, izena eta abizenak
Logotipo del PSE-EE PSOE Carlos Totorika Izagirre Lorena López García Félix Prol Salgado José Luis Clemente Albiz Natividad Alonso Estalayo José Luis Araujo Araujo Miguel Ledesma Piñeiro
PSE-EE PSOE Carlos Totorika Izagirre Lorena López García Félix Prol Salgado José Luis Clemente Albiz Natividad Alonso Estalayo José Luis Araujo Araujo Miguel Ledesma Piñeiro
Logotipo del PP Fernando Lecumberri Gaisan Virginia Arroyo Aburto Francisco Javier Pérez Navarro Mónica Marín Peñuelas      
PP Fernando Lecumberri Gaisan Virginia Arroyo Aburto Francisco Javier Pérez Navarro Mónica Marín Peñuelas      
Logotipo de Bildu Jesús María Sarasua Urrolabeitia Manuel Graña Fernández Iker Sáenz de Zaitegui Perrino        
Bildu Jesús María Sarasua Urriolabeitia Manuel Graña Fernández Iker Sáenz de Zaitegui Perrino        
Logotipo de EAJ-PNV Jon Salvador Gisasola Garai Arritokieta Araiztegi Arrizabalaga          
EAJ-PNV Jol Gisasola Garai Arritokieta Araiztegi Arrizabalaga          
Logotipo de EB-B Rosa María Caballero Rubio            
EB-B Rosa María Caballero Rubio            


Gauzak aurreikusita dauden bezala eta gorabeherarik ez badago Udalbatza berria ekainaren 11n eratuko da Osokoaren ezohiko bilkura batean. Bilkura hori larunbat goizez egingo da. Datozen lau urtetarako alkatea ere bilera horretan aukeratuko delarik.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu