Parte-hartzea %44,92 izan da arratsaldeko 6ak arte, 2007ean puntu erdi altuago
Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak ia puntu erdi gehiago da, 2007an erregistratutakoarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %44,92 dela ezagutarazi da, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 13.191 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 5.926 pertsonak bozkatu dutela. Orain dela lau urte ordu berean parte-hartzea %44,51 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 13.749 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan daitezkeenak 13.524 dira, hau da ia 333 pertsona gutxiago.
Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, oraindik ere bi ordu luze geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa. Eta boto horiek zein alderdirentzat diren.
Beheko informazio gehiagoko atalaren bidez, lotura egin diogu Udal eta Foru hauteskundeetako aurreko deialdietan izandako datuak biltzen dituen taulari. Horretan, urte guztietako eboluzioa ikus baitaiteke.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan