Hautesle erroldaren heren bat bozkatu du arratsaldeko ordu 2etara bitartean

22.05.11
Erakundea

Ermuko hautesleen %32,25 jada bozkatu du, gaurko arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela lau urte baino zertxobait txikiagoa (%1,25) da, nahiz eta kontutan hartu behar den hautesleen errolda ere, orduan baino murritzagoa dela. Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen eskubidea duten guztien ia herenak bozkatu du gure herrian.

Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ia ezer ez esatekorik, betiko moduan beren hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila galduta ibili direnez gain. Gainerakoan, bitxikeriaren bat aipatze arren atentzioak deitu ditu partidu politikoek oso interbentore gutxi izendatu dituztela, bakan batzuek bestek ez baitaude. Gaurkoan, ahaldun edo apoderatuak gehiago dira , azken hauek kolegioz kolegio ibil daitezkeelako, mahai zehatz batean egun osoa pasa beharrik izan gabe.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan