Hogeita sei hauteskunde-mahaiak azkar eratu dira

22.05.11
Erakundea

Hogeita sei hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Udal eta Foru Hauteskundeetako jardunaldi honetarako. Hauteskunde-mahaiak azkar eratu dira, ez baita egon inolako arazorik. Goizeko zortziak eta hamarrerako administrazioko ordezkari guztiak presidente eta bokalak izendatu eta mahaiak eraturik zituztela adierazteko deitu dute. Gaurkoan mahaiok eratzeko izendatuta zeuden gehienek ordurako agertu dira eta ez da izan kalerik. Mahaikideek jada lanean dira, jardunaldiko agiriak ezagutu eta betetzen, goizeko bederatziak iritsi bitartean, ordu horretan zabalduko baitira hauteskunde-kolegio guztiak. Normaltasuna da ezaugarri nagusia.

Eguna argitzean zerua estalita egon da, hots-beroa 16 gradukoa zen eta ateri izan da, nahiz eta gauean euri tanta batzuk bota dituen . Orain ere, eguraldia berdin mantentzen da.

Ermuan, hautesle-errolda 13.191 pertsonek osatzen dugu. Herrian 11 sekzio eta 26 mahai daude

Ermuan hamazortzi urtetik gorako 13.191 pertsonek bozkatu ahal izango dugu gaur Ermuan, hautesle-erroldan jasotzen denaren arabera. Ermuan une honetan guztira 16.340 biztanle gaude erroldaturik.

Beheko informazio gehiagoko lasterbideaz baliaturik webgune honetako hauteskunde atalean Ermuko kolegioak zeintzuk diren, eta non dauden adierazten den atalera bideratzen zaituztegu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26