Hiru mila bisitatik gora egun bakar batean, hauteskundeak direla-eta
Igandeko hauteskunde egunari, ajedun astelehenak jarraitu dio. Herritarren iritziak, analisi eta hausnarketari leku utzi dio. Nolanahi ere, igandera bueltatu nahi dugu egunak hainbat bitxikeri utzi baitzizkigun. Horien artean, hauteskunde kolegiora boto ematera joan eta eskuetan lau gutun-azal zeramazkien andrazkoa. Senarraren ordez botatzerik zuen ala ez galdetu eta guzti. Mahaikoek harriduraz begiratu eta, eskubide hori gauzatzera senarra joan behar zuela erantzun zioten. Bestalde, azterketa eta ikerketak egiten ohi dituzten enpresetako inkestatzaileak ere izan genituen gure herri honetan. Esterako, zazpigarren sekzioaren egoitza den Ongarai ikastetxeko kanpoaldean goiza eman zuen gazteak. Honek, botoa eman eta gero bueltatzen zirenei hautatutako alderdiarengatik galdetzen zien. Borondatezkoa zen erantzutea edo ez. Dena den, batek daki jasotako erantzunak egiazkoak ote ziren ala ez. Auskalo!
Bestalde, adierazi behar maiatzaren 15eko mugimenduaren olatua Ermuraino iritzi zaigula. Sistemarekin haserre dauden hainbat bildu eta kartelak idatzi eta pintatu zituzten, gerora Orbe plazan eta inguruko kaleetan dauden eraikinetako hormetan zintzilikatzeko. Igande eguerdian mutil batek bere kexa adierazi zigun norbaitek hainbat kartel kendu eta ondoan zegoen edukiontzira bota izanagatik. Guk kartelak ikusten eta irakurtzen izan ginenaren froga gisa, argazki sorta uzten dizuegu behean. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Webgune korporatibo honek ia 6000 bisita izan ditu igande eta astelehenean
Igandea luzea izan zen lanean jardun izan genuen askorentzat. Goizean goizetik hasi ginen guztiok: mahietarako izendaturikoak, segurtasun eta ordena zaindu zutenak, osasun eta larrialdietakoak, administrazioaren ordezkariak, eta abar… Guk gogotik egin izan genuen lan, egun argitu orduko kalean baikinen. Nolanahi ere, komunikazioan eta webgunean jarduten dugunontzat ahalegina estimatua izan da jende askok bisitatu izan duelako webgunea. Domekan bertan, interneteko 2823 erabiltzaile sartu zen egunean zehar eta, batez, ere emaitzak zintzilikatu ondoren. Astelehenean kopurua are eta handiago izan zen, hiru mila bisitatik gora izan genituelarik, 3.074 sesio hain zuzen. Pertsona askok –Ermukoak nahiz kanpokoak- kontsultatu zituen emaitzak. Gehienak Udalbatza berriaren osatuko duten kideak eta horien argazkiak ikusi nahi izan zituzten.
Jarraian, modu bateratuan eta lasterbidez baliaturik udaleko eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetako emaitzak uzten dizkizuegu, kalkulu-orri banan.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n