Asteroko zine komertzialak agur esango digu irailera arte

25.05.11
Ermua Antzokia

Zine komertzialaren aurtengo denboraldiak bereak egin du. Aste honetako programazioa azkena izango da, irailera bitartean. Asteko eskaintzari bihar emango diogu hasiera ostiraleroko legez. Zineklubean Michael Winterbottom zuzendariaren ‘El demonio bajo la piel’ titulukoa ikusi ahal izango dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Filmeko protagonistak Cassey Affleck eta Jessica Alba dira. Zintak Texaseko herrixka txiki bateko sheriffaren istorioa kontatzen du, zeinak aurre egin beharko dioen bere bizitzaren iraganari. Zuzendariak ‘Camino a Guantanamo’, ‘9 songs’ eta ‘24 Horas party people’ tituluak zuzendu izan ditu.

Maiatzak 28ko larunbat arratsaldean Charles Fergusonen ‘Inside job’ titulukoa proiektatuko da, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Filmak dokumental onenarentzako Oscar saria jaso izan du Hollywoodeko aurtengo jaialdian. Inside job filmak 2008az gerotik bizi dugun krisialdi finantzarioaren arrazoietan ezezik, horen errudunak nortzuk izan diren azaltzen du. Nazioartean denboraldiko errebelazioa izan da, dirutza izugarria bildu eta kritikoen oniritzia jaso izan duelarik. Horren lekuko, El Pais egunkarian idazten duen Carlos Boyerok idatzitakoa: ‘betibiziko historiaren infamia. Kontatutakoak harridura eta beldurra sortzen ditu. Amaierak ileak lazten ditu”. Inside job, larunbatean ezezik igande gauean (22:00etan) eta astelehen iluntzean (20:30etan) ere ikusterik izanen dugu.

Asteko programazioan ikusgai: ‘El demonio bajo la piel’, Inside job,‘Caperucita Roja’, ‘¿a quién tienes miedo?’ eta ‘Objetivo Terrum’

Larunbat gaueko hamarretan, ‘Caperucita Roja, ¿a quién tienes miedo? proiektatuko da. Catherine Hardwickek zuzendariak txano-gorritxo ipuin klasikoa oinarri hartu eta haren egokitzapena da, non terrorea, grina, fantasia eta drama nahasten dituen. Filma hau berau ikusi ahal izango da bigarrenez, igande arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Igandean, haurrentzako denboraldiko emanaldiei agur esango diogu irailera bitartean. Azken proiekzioa ‘Objetivo Terrum’ titulukoa izan da. Proiekzioa 3 dimentsiotan emango da, (3Dn). Animaziozko filma dibertigarria da, non gizakion inbasioa jasotzeko mehatxua bizi duen planetaren larridura kontatzen den.

Proiekzio horiek, heldu nahiz haurrentzat zine komertzialeko azkenak izango dira irailera bitartean. Nolanahi ere, ekaineko lehen hiru ostegunetan euskarazko hiru filma ikusteko parada izango dugu udaleko euskara sailaren elkarlanari esker. Filmak jatorrizko hizkuntzan emango dira, gaztelerazko azpitituluekin. Proiektatu diren tituluak ondorengoak dira: Zorion perfektua (ekainaren 2a); 80 egunean (ekainaren 9an) eta Sukalde kontuak (ekainaren 16an).

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak