Immigrazio Jardunaldien XI. edizioa gauzatuko da Ermuan datorren astean
Immigrazio Jardunaldien XI. edizioa gauzatuko da Ermuan datorren astean. Jardunaldiak maiatzaren 31n hasiko eta ekainaren 4ko larunbatean bukatuko dira. Jardunaldion antolatzaileak herriko Garapenerako Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde (GKEak) dira, hain zuzen ere ondorengoak: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Huancavelicaren Lagunak; Ayuda en Acción; eta Saharar herriarekiko Elkartasun Plataforma, Urko-Punta taldea eta Maishule. Halaber, ikastetxeen, Mudo-Drogoten, Antxitxiketan aisialdi taldearen, udal liburutegiaren, eta Emakumearen Zentroko ikasle ohien laguntza jaso dute. Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du, udal nazioarteko lankidetza departamentuaren finantzazioa baitauka. Egitarauari asteartean emango zaie hasiera ikasleentzako proiekzioarekin, ondoren hitzaldia egingo da, asteazkenean bigarren hitzaldia, ostegunean zine-emanaldia eta larunbatean, ekainak 4an itxiko kulturen arteko jaialdiarekin. Ekitaldien ordu eta leku zehatzen berri izateko, ikus egitaraua.
Krisialdi ekonomikoa, gizarte diru-laguntzen urritasuna eta immigranteak langabeziaren erruduntzat jo izatearen testuinguruan datozkigu aurtengo jardunaldiak. Europako leku askotan politikari arduragabeak sustatu dute pentsamolde hori, hauteskundeak izanik jokabide horren jomuga. Horrelakoak esateak dakarren ondorioak xenofobiak aurrera egitea eta krisialdia gehien pairatzen ari direnentzat eskubide mozketa dira.
Aspaldi honetan Europan zaurtasun handiko egoeran dauden pertsonen oinarrizko eskubideen murrizketa pairatzen ari gara. Pertsona ahulei edota desberdinei eraso egitean eta horiek petxero gisa erabiltzeak, krisian dagoen gizarte honek eragiten dituen arriskuak eta segurtasun eza haiei leporatzeko, gorrotozko diskurtsoa elikatzea baino ez du egiten. Etorkinen kasuan, hori bazterkerian, xenofobian eta arrazakerian islatzen da.
Etorkinei arazo guztiak leporatzea eta gizarte desberdintasunak ez borrokatzea biderik onena da demokrazia ahultzeko eta egoera erosoena egungo krisi ekonomiko larri honetako arduradunentzat. Are gehiago, gure inguruan holako adibide ugari dauzkagu, ikustarazten digutenak nola erabili diren etorkinen kontrako aurreiritziak, adibidez, justifikatzeko herritar guztion eskubideak eta askatasuna murriztu behar direla, etorkinak Ongizate Estatuarentzako mehatxu bat direlako.
Krisi testuinguru honetan, herritarrek pertsona desberdinei dieten beldurrak xaxatzeak hauteskunde onak ekar ditzake, baina baita oso ondorio larriak ere. Legeek, baita atzerritartasunari buruzkoek ere, belaunaldi berriei erakutsi behar diete giza duintasunak muga etiko batzuk dituela, gainditu ezin daitezkeenak. Guztion artean horma etiko bat eraikitzeko unea da. Giza eskubideen eta berme juridikoen arloan ematen ari den atzerapenak atzera itzuli ezinezko puntu batera garamatza, eta behin horra iritsita, irrazionaltasunak guztiok, hemengook zein hangoak, joko gaitu.
Horrexegatik, gizarte integratzaile baten alde egiten dugu, bertan norberaren jaioterri, erlijio edo kulturaren gainetik, eskubide berberak dauzkagun auzokide izan gaitezen, azken finean guztiok antzeko arazoak dauzkagula.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan