2025eko arrazakeriaren aurkako astea

26.05.25
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Astearen edizio berria izango dugu Ermuan datozen sei egunetan. Edizio honen ardatza, adiera zabalenean mugetako biktimak eta nazioarteko elkartasunerako eskubidea izango dira. Besteak beste, erakusketak, Kamangako klubeko kideekin topaketa, SER Eibar taldearen "Hoy por hoy" irratsaioa herriko plazatik zuzenean, atzerritartasun araudiaren inguruko informazio-saio bat eta larunbateko kultur aniztasunaren jaia dantza, musika eta gastronomia osagaiekin.

Mundu osoko ehun (100) milioi pertsonak baino gehiagok ihes egin behar izan dute etxetik, hainbat arrazoi direla medio eta, gaur egun, egunero borrokatzen dute bizirik irauteko, muturreko indarkeria edo jazarpena atzean utzita. Bakean bizitzeko, lan egiteko eta familia-bizitzako proiektua garatzeko aukera baten bila dabiltzan pertsonak dira.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak salatu duenez, 50.000 pertsona hil dira migrazio-bideetan, etorkizun hobearen bila egindako saiakeran. Datu hori 1994. urtetik, kasuak erregistratzen hasi zenetik, bildutakoa da, aurretik ez baitziren jasotzen. Zeharkaldi horietan etengabe urratzen dira giza eskubideak. Bide batzuk ixten edo eragozten direnean, beste batzuk irekitzen dira, normalean itzulinguruak egiten dituztenak, luzeagoak direnak eta, beraz, arriskutsuagoak. Ihes egiten duten eta aukera bat bilatzen duten pertsona horiek guztiek ez dute beren helburua lortzen eta amestutako lekura iristen.

Herrialdeek mugak itxi, eta militarizatu egiten dituzte. Europak hori egin du; mugak militarizatu ditu, eta portuak itxi dizkie erreskate-ontziei, nazioarteko zuzenbidea urratuz.

Gogoeta horietatik abiatuta, Immigrazio Sailak helburu hauek zehaztu ditu aurtengo Arrazakeriaren aurkako Asterako:

  • Gizartea kontzientziatzea beren herrialdeetatik Europarako migrazio-ibilbideetan ihes egiten duten pertsonen dramaren inguruan.
  • Egunero Irundik muga zeharkatzen saiatzen diren pertsonen egoera ikusaraztea.
  • Migratzaileen giza eskubideen babesaren inguruko erantzukizun komunari buruzko eztabaida bultzatzea.

Maiatzaren 31ko larunbatean egingo Kulturen arteko jaialdia aurtengo kartelean jasotzen da, herriko hainbat taldek antolatutako jarduera izanagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte