Alerta-egoera eta abisu horia dugu gaur, euri-jasa bortitzak izan daitezkeelako
Eusko Jaurlaritzak iragarpen berezia eta alerta horia ezarri du gaur iluntzera artean eta aurreikuspenek diotenaren arabera, euriari dagokionez ordubetean 15 litro metro karratuko baino gehiago pilatzeko probabilitate txikia dugu. Abisuak dioenez, gaur zaparrada txiki edo ertainak bota ditzake, trumoi-ekaitzak izateko probabilitatea handia da eta zenbait tokitan txingorra ere bota dezakeelarik, batez eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan.
Iragarpenak jasotzen duenez, eguerditik aurrera zerua oso hodeitsu agertuko da eta zaparrada txikiak botako ditu, noizbehinka ertainak eta trumoitsuak. Norabide aldakorreko haize ahul edo bizia ibiliko da, batez ere hegoaldekoa; arratsaldean haizea aldatu egingo da iparraldeko nagusituz, bolada gogorrak izan daitezke kostaldean azken orduetan. Horren ondorioz, tenperaturek behera egingo dute; kostaldean dezente eta barnealdean asko.
Abisua eta iragarpena pdf formatuan eskaintzen dizugu, jaso ditugun bezalaxe.
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago