XVIII. pintura lehiaketa deitu du Mugartea elkarteak

06.06.11
Gizartea

Ermuko zeru zabaleko XVIII. pintura lehiaketa ekainaren 12ko igandean egingo da. Mugartea elkarteak edizio berria deitu eta hori arautuko duen oinarriak kaleratu ditu. Aurten sarietan 2120 euro eskudirutan banatuko dira. Haurrentzat zortzi sari berezi materialarekin banatzea iragarrita dago. Lehiaketan edozeinek har dezake parte. Pintatzeko erabili daitekeen teknika librea da, baina gaia Ermuko hiriguneko elementuren batean oinarriturik egon behar du.

Izen emateak igandean bertan egin ahal izango dira Lobiano Kulturgunean, goizeko 9etatik 11etara bitartean. Bertan artistek pintatzeko erabiliko dituzten euskarriak zigilatu egingo dira, herrian eta goiz horretan bertan egindako lanak direla frogatzeko. Arratsaldeko ordu bietan lehiaketa amaitutzat emango da eta lanak Lobianon bertan entregatu beharko dira. Mugarteak parte hartzen dutenei bazkaltzen emango die, ordu bi eta erdietatik aurrera.

Artearekin zerikusia duen kideekin lehiaketarako espresuki bilduko den epaimahaiak bere erabakia ezagutaraziko du egun horretan bertan eta sariak entregatu ere bai. Helduen atalean lehen sailkatuari 600 euro emango zaizkio eta 450 euro bigarrenari. Eta 250 euro hirugarrenari, hurrenez hurren. Kategoria honetako pintoreentzat 150 euroko hiru akzesit emango direla iragarrita dago. Azkenik, ermuarra izan eta epaimahaiaren aipamena jasotzen duen bi lehen egileak ere 250 eta 120 euroko saria, hurrenez hurren, eskuratuko dute. Sariak jasotzen dituzten koadroak Mugartearen esku geratuko dira. Gainerako guztiak epaimahaiaren erabakia jakinarazi eta ordu bete jaso ahal izango dira.

Argazkian haurrak koadroak pintatzen orain urte batzuek atzeragoko edizioan Artxiboko argazkian orain urte batzuetako edizioan pintura lehiaketaren parte hartzaile duen jendea ikusten da

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko