Oraingo Udalbatza legislaturako azken plenoa egiteko bilduko da

07.06.11
Erakundea

Legislatura bukatzear dago. Oraindik indarrean eta funtziotan dugun Udalbatza bihar azkenekoz bilduko da, organoa desegin baino lehen. Bihar bilerak oso gutxi iraungo dute ez baita ezer erabakiko. Onartzeke dauden akta eta agiriak botatzeko besterik ez dira bilduko zinegotziak, agintaldia amaitutzat emateko. Ordezkariek ezohiko bilera sorta batera deituta daude bihar, horiek bata bestearen jarraian egingo direlarik, goizeko hamarretatik aurrera. Egunari hasiera emango zaio Proimersa eta Promosa sozietate publikoetako Batzorde Nagusiekin; Gai-orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoekin jarraitzeko, eta baita Ogasunekoarekin. Azkenik, Udalbatzak Osoko Bilkura egingo du. Bilera horietako deialdiek gai bakarra dute aztertzeko: AJEren 36. artikuluan eta Udal Organoen Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aurreko bilerei dagozkien aktak onartzea.

Agur esateko egun eta unea izango da. Izan ere, egun zinegotzi diren hamazazpi pertsonetatik ez baitute guztiek jarraituko larunbatean ekingo zaion legislatura berrian. Maiatzaren 22an izandako udal eta foru hauteskundeko emaitzen ondorioz, egungo hainbat ez dira Udalbatza kide izaten jarraituko, jarduera utziko eta hautatuak ez direlako izan. Izan ere, hamazazpitik ia erdiak aldatuko dira. Agur esango dute PSEko Mª Asun Ardanza, Victor Ferrero eta Leire Zapicok, PP taldeko Jose Maria Cordon eta Patricia Alvarezek; EAJko Mª Angeles Gorrotxategi eta Maider Totorikak eta EB-B alderdiko Eva Fernandezek.

Legislatura berria larunbatean hasiko da, sartzen den Udalbatza berria eratu ondoren

Legislatura berria larunbatean hasiko da, sartzen den Udalbatza berria eratu ondoren. Hautetsiei goizeko hamarretarako deituko zaie, ezohiko izaera izango duen bilkurara. Deialdia bihar bertan bidaliko da. Maiatzaren 22ko hauteskundeen arabera, zinegotzi hautetsi direnek larunbatean ezohiko Osoko Bilkurara bilduko dira, legegintzaldi berrirako Udalbatza eratzeko eta alkatea aukeratzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu