Sei emakume eta hamaika gizonezko daude 2011-2015 legislaturako Udalbatza berrian

11.06.11
Erakundea

Sei emakumek eta hamaika gizonezkoek osatzen dute gaur eratu berri den Ermuko Udalbatza. 2011-2015 legislatura eta laurtekorako Udalbatza goizeko hamarretan hasi den Osoko Bilkuran eraturik geratu da. Udalbatza eratzen dute maiatzaren 22ko hauteskundeetara aurkeztutako pertsona berberek, alderdi politikoetan inork ez baitu uko egin ez eta aldaketarik izan. Bilkura normaltasun osoz egin da eta ez da inolako gorabeherarik izan. Bilkurara hogeita bost bat pertsona bildu dira, ikusleen jarlekuetatik bilera jarraitzeko. Horien artean, aurreko legegintzaldietan zinegotzi izandako hainbat izan dira: Antonio Cortizo, Juan Francisco López edo Jesus Villoria, esaterako. Eta baita hautetsi izan direnen familia kideek.

Adin-mahaia Partudi Sozialistako Natividad Alonsok eta Partidu Popularreko Virginia Arroyok osatu dute, beraiek baitira udalbatza berriko zinegotzi zaharrena eta gazteena, hurrenez hurren. Horiekin batera, Jose Antonio Fernandez udal idazkariak jardun duelarik. Hauteskunde legeko hainbat artikulu irakurri eta horietan esandakoa bete ondoren, idazkariak hautetsi guztiei banaka deitu eta zina edo juramendua, kasuan kasuko, hartu die. Zinegotzi kargua zuzentasunez betetzeko eta Erregeari leialtasuna izanik, eta Konstituzioa Estatuko arau nagusia den aldetik, hori gorde eta gordearazteko Idazkariaren galderari erantzuteko esapideak anitzak izan dira. Gehienek zina egin edo juramenduari baiezkoa eman diote. Bildu, EAJ, eta EB-Bko zinegotziek azken legegintzaldietan erabiltzen duten formulaz baliatu dira eta, ‘legeak hala agintzen duelako, bai’ erantzun dute.

Zinegotziek karguaz jabetu ondoren alkatea aukeratzeari ekin diote. Hamazazpi kideek hautestontzi eta gutun-azal itxi batean botatu dute. Ez da ezustekorik izan. Carlos Totorika izan da botorik gehien bildu dituen alkategaia, -aldeko hamaika boto eskuratuz- lehenengo bozketan bertan. Totorikari bere babesa eman diote bete taldekideek (7) eta Partidu Popularreko lau (4) ordezkariek. Beste alderdietako kide guztiek ere gauza bera egin dute, eta beren zerrendaburuaren alde bozkatu dute. Hautestontzia zabaldu eta botoak zenbatu ondoren, Totorikari berriz ere zina edo juramendua hartu zaio. Jarraian Arroyok makila eman eta karguaz jabetu duelarik. Totorikak bertaratutakoei hitz batzuk esan die eta bilera bukatutzat eman da, berori hasi eta hogeita bost minuturen bueltan. Ordezkariek joan aurretik Udalbatza berriaren lehenengo argazkiak atera ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu