Carlos Totorikak eskua luzatu die talde guztiei, kudeaketa konpartitzearen eta partehartzearen alde agertuz

11.06.11
Erakundea

Carlos Totorika berriz ere alkate hautatua izan da gaur. Bere seigarren agintaldia jarraian izanen da. Bizkaia ditugun alkateen artetik eskarmenturik gehien dutenen artean dago. Ermuko lehen zinegotziak ez dio pasatzen utzi kargua berritu eta hitz egiteko izan duen lehenengo aukerari. Esan duenez, demokrazia batean gaurko eguna berezia eta garrantzitsua da. Agintaldirako lau urte bizi ditu aurretik. Udalbatzakide guztiak agurtu ditu bakoitzaren ponte izenaz deituta eta bereziki ongietorria eman die zinegotzi karguan berri diren kideei.

Hitza hartu duenean ondorengoak esan ditu: “Orain egun batzuk gutariko bakoitzak 500 pertsona baino gehiagoren babesa lortu genuen. Udalbatza eratzeko bilkura hau, demokrazian dugun ekitaldien artean garrantzitsuenetakoa dugu. Areto honetan bilera garrantzitsuak egin ohi ditugu, gure herriko etorkizunean erabakigarriak izango diren gaiak erabakitze aldera. Demokrazia ez da lau urtean behin botatzea soilik. Kudeaketa, gardentasuna eta benetako informazioa demokraziaren zati dira baita ere, hori izanik gure konpromisoetako bat, parte hartzearekin batera, horren formulak hobetu beharraz gain horiek areagotzeko berriak sortu behar ditugularik”.

Alkateak eskua luzatu die alderdi politikoei eta Udalbatzaren lanean parte hartzera animatu ditu guztiak, Ermuak dituen arazoei aurre egiteko lanean inplikatuz. Udalerriak duen arazorik larrientzat enpleguarena jo du. “Eta horretan eskuduntzarik izan ez arren, Ermuko enpresa eta ekintzaileekin lankidetzan modu estuago jardun dezakegula” azpimarratu du. Segidan, “etxebizitzaren atalean lan egiteko modua aldatzearen alde agertu da, etxebizitza librearen eta babes ofizialen eredua ez baita nahikoa”.

Azkenik, Totorika “ETArekin amaitzearen eta askatasuna eraikitzearen alde” dagoela esan du. “Lortu bitartean, ez dugu etsiko” azpimarratu du. Bere esanetan, “terroristek bi aukera dituzte, espetxean amaitzea edo armak utzi eta taldea desegitea. Nik nahiago dut bigarren aukera, baina bidea beraiek erabakiko dute” esanez amaitu du bere lehenengo hitzaldia.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu