Ermua koncept: herriko garapenean parte-hartzeko aukera
Gauzak egiten badakizula eta utziko balizute egingo zenituzkeela zenbat aldiz esan duzu? Zenbait aldiz zure herriko gaiez ideiak eduki eta ezer egiterik ez duzu izan? Besteen alde zerbait egitea, zenbat gustatuko litzaizuke? Galdera horiei erantzun asmoz eta InnTegra proiektuaren baitan esperientzia pilotu bati hasiera emango diogu, Ermuko ingurunea garatzeko interes soziala izan dezakeen edozein pertsonaren ideiei balioa eman eta hori baliatzeko.
Bi urte bete ditugu InnTegra proiektuaren bidez lanean ingurune sozial eta ekonomiko sortzailea, dinamikoa eta berritzailea eratzeko. Hori horrela, Ermua Koncept izeneko ekimena abian jarri nahi dugu: sormena suspertzeko unitatea, gure komunitatea garatzen laguntzeko. Helburua espazio bakarra eratzea da, non hasteko 6 pertsonek elkarlanean eta sormenaren bidez proposaturiko 6 erronkei erantzun edo konponbide bat eman beharko dieten. Erronkak komunitatearenak edo partaideenak izango dira. Horrela jokatuz gero, ekintzaile berriei ere lagunduko diegularik.
Programa honen bidez, 6 pertsonei sormen eta motibazio ataletan formazio berezitua emango zaie. Ezagutza horiek gizarte edo ekonomia ataleko erronka bati konponbidea emateko erabiliko dituztelarik hilean behin. Horrez gain, ekintzaileren batek hala eskatzen badu, haren negozio proposamena hobetzen ere lagunduko dute, balioa erantsiko duten ideiez baliatuz.
Ermua koncept denboran mantentzeko izaera sortu da eta izaera sortzailea izango duen kanpoko erakundeak zuzenduriko foroa izango da
Ermua koncept izaera iraunkorraz jai oda, tokiko garapenean aurrera egiteko ekonomi eta gizarteari irtenbideak planteatzeko tresna bezala. Izaera sortzailea izango duen kanpoko erakundeak zuzenduriko foroa izango da, teknologi enpresen hazitegi berrian –Izarran- bere egoitza izango duena. Gure asmoa Ermua marka sortzea, gure herria sortzaile moduan ezagutua eta aintzat hartua izan dadin.
Ermua Koncept ekimenari esker trebatu ahal izango duzu eta zure komunitatea hobetzen lagundu. Parte hartu nahi? Eman izena doodlen bidez edo idatzi mezua jlorenzo@udalermua.net postontzira. Herritarren partehartzea Toki Garapen alorrean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat