Berano-Errekaldeko igerilekua gaurdanik zabalik dago bainurako

23.06.11
Abisuak eta matxurak

Udal zerbitzuek Berano-errekalde auzorako bidean dagoen eta errekastoaren izena daraman aire zabaleko igerileku naturala zabaldu dute. Igerilekua eguerditik zabalik dago, udal brigadako langileak egokitze lanak amaitu eta urez bete eta gero. Instalazioa erabiltzeko prest egongo da asteko egun guztietan datorren iraileko 4ra bitartean. Asteko zazpi egunetan zabalik egongo dela diogu, eguraldia lagun izanez gero eta meteorologia fenomenoak erabilera hori baldintzatzen ez badute behintzat.

Sorospen eta salbamendu zerbitzua ‘Deosan kirol zerbitzuko’ enpresari esleitu izan zaio aurtengo denboraldirako. Enpresaren bi langile bainua hartzera joaten direnen segurtasunaz arduratuko dira, eguneko eguerditik arratsaldeko zazpietara bitartean.

Enpresa hori udal kiroldegian sorosle lanak egiten duen berbera da. Igerilekuak sakonera ezberdina du, gutxieneko lekuan 20 zentimetro izanik eta gehienengoan 200 zentimetrora arte iritsiz. Errekaldeko igerilekuan honako azpiegiturak daude: komun kimikoa, aldagela bi, hainbat paperontzi, iturria, erretokiak , mahai eta jarlekuak. Udal brigadak herritarren laguntza eskatu du eta, batez ere, erabiltzaileena ‘instalazioa eta bere osagarriak denboraldian zehar egokiro mantendu eta errespetatzeko, guztiok behar bezala izan ditzagun’.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
12.04.24
Matxuratutako arrapala mekanikoa zerbitzurik gabe jarraituko du TK Elevator Espainia nahi duen arte

Mantentze-lanen enpresa esleipendunak ez du emandako hitza bete, aste honetan martxan jarriko zuela esan baitzuen
Imagen
23.03.24
Astelehenean 4 orduko ur-mozketa programatua egingo da

Erdialdeko zati bati eragingo dio: Bizkaia etorbidea, San Inazio, Konbentukoa, Valdespinako markesa, Valdespinako aparkalekua eta Osinetxe