Balorazioak eta proiektuaren emaitzak amaiera emango diote InnTegrari

28.06.11
Ekonomi Sustapena

Berrikuntza ardatz izan duen ‘InnTegra’ izeneko proiektuari amanera emango zaio aste honetan. Amaiera bi ekitaldiren bidez emango zaio, lehen bihar egingo da eta bigarrena etzi. Biharkoan Schola Ingeniosa ekimenaren foruma egingo da, Ermua eta Mallabiko Lanbide-Hastapenerako Ikastegiko nahiz Frantziako hainbat institutuko ikasle gazteek garatu dituzten hezkuntza proiektuak jardunaldi teknikoan aurkeztuko direlarik. Ekitaldiari arratsaldeko 4etan emango zaio hasiera Lobiano Kultur Gunean. Bertan izango da herriko alkate Carlos Totorika eta Tarn herriko Merkataritza eta Industria Ganberako presidenteordea. Ikasleak bertan izango dira eta proiektu bakoitzaren aurkezpentxo bat egingo dute. Ikasleek ostegun goizean Orbea bizikleta fabrika ikustera joango dira. Programa pdf formatuan uzten dizuegu.

Proiektuaren xede nagusia berrikuntza sustatzea eta lankidetza teknologikorako sare egonkorrak eratzea izan dira. Proiektuak nazioarteko hiru herrialdetako zortzi entitate batu ditu; Espainiako lau; Frantziako hiru eta Portugaleko bat. Proiektuak 1.430.921 euroko kostua izan du eta gauzatu ahal izateko 1.073.191 euroren diru-laguntza jaso du Eskualde Garapeneko Europako Funtsarengandik (EGEF deritzanarengandik). Proiektua bi urtetan gauzatu da.

Interreg IV B Sudoe: Europako hego-ekialdeko hainbat erregioen arteko lankidetza programa, laugarren edizioa, B taldea

Proiektu honen helburua udalerri ertain eta txikien bideragarritasun sozial eta ekonomikoa bermatzea izan da, entitate publiko eta pribatuen arteko lankidetza bideak ezarriz, horien bidez udalerrien garapen endogenoa ahalbidetuz, enpresen lehiakortasuna hobetuz eta ongien prestaturiko pertsonek hiri handiagoetara joan daitezela ekidinez.

Proiektu horren xede nagusiak hiru izan dira. Lehena, Europako hego-ekialdeko erregio ezberdinetako ekonomiarentzat gako diren sektoreen berrikuntza eta lehiakortasuna indartzea. Bigarrena, testuinguru berritzaile eta teknologikoa (tokikoa edo erregionala) entitate publiko eta pribatuen (udal, enpresa, unibertsitate, etab…) arteko lankidetzaren bidez sustatzea. Eta hirugarren eta azkenik, oinarrizko enpresa ehuna indartzea berrikuntza eta etengabeko egokitze sistemak egituratuz.

Proiektu honetan parte hartu duten entitate eta bazkideak ondorengoak izan dira: Ermuko Udala, Teknologi eta Informazio Teknologikoen Industrien Euskal Herriko Elkartea, Eibarko Industri Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Business Innovation Broker kooperatiba, Da Beira Interiorreko Unibertsitatea, Albiko Hiri Erkidegoa, Dalbi-Carmauxgaillac lurraldeko Merkataritza eta Industria Ganbera, Albi-Carmaux lurraldeko Estatuko Industri eta Mehats Tekniken Goi Mailako Eskola.

Amaiera ekitaldira Gemma Zabaleta sailburua eta Mikel Cabieces gobernuko ordezkaria etorriko dira

Ostegunean emango zaio amaiera InnTegra proiektuari, horren emaitzak aurkeztuz eta balorazio eginez. Ekitaldia goizez egingo da eta programak bi zati ditu. Lehenengoa erakundeei dedikatuta egongo da eta horretan hitza izango dute parte hartu duten erakundeak. Gemma Zabaleta sailburua bertan izango da.

Atsedena egin ostean, hamaika eta erdietatik aurrera eta arratsaldera bitartean, parte hartu duten enpresa eta entitateek lortutako emaitzen berri emango dute. Azken amaiera ordu batean egingo da, eta ordurako Mikel Cabieces gobernuko ordezkaria Lobianon izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena