Schola Ingeniosa foruma, InnTegra proiektuari agurra eman aurreko ekitaldia
InnTegra proiektuaren barne dagoen Schola Ingeniosa ekimena gaur itxiko da, Lobiano Kultur Gunean arratsaldeko 4etatik aurrera gauzatuko den forum teknikorekin. Saioa Tarn herriko Merkataritza Ganberako Ignacio Antonak eta Toki Garapeneko sailaren zuzendari Rosalia Herrerak hasiko dute. Aldiz, amaiera herriko alkate Carlos Totorikak eta Tarn herri frantziarraren Merkataritza eta Industri Gaberako presidenteordeak, Michel Bossik emango diote. Schola Ingeniosa GT4 izenburuko jardueren barne dago: proiektu berritzaileakn sor daitezen dinamika ezarri eta diseinatzea. Proiektuaren helburu nagusiak batez ere bi dira: ekintzaileen izpiritua hedatzea eta Ermuko gazteek taldean lan egiteko trebatu eta hori suspertzea.
Schola Ingeniosa ekimenaren oinarria gazteriaren artean ekintzaileen izaera garatzea da, horretarako kooperatiba birtualak martxan jarri eta horietaz baliatzen delarik. Lehen edizio honetan Ermua eta Mallabiko Lanbide-hastapenetarako Ikastegiko 10 ikaslek hartu dute parte, “Ile-apaindegiko laguntzaileen’ ikastaroko lehen urtekoak. Taldeak enpresa birtuala prestatu du, horrekiko harremana ezagutzen joan ahal izateko. Beraiek eman beharreko pausu guztiak eman dituzte: ideia pentsatu, enpresa eratu, produzitzen hasi eta produktuak saltzeari ekin, eskainiko dituzten zerbitzuak ahaztu gabe.
Ideiak izaera soziala duenez gero, ateratako etekinen zati bat GKE bati emango zaizkio
Talde honetan parte hartzea borondatezkoa izan da eta bere lanari sormen tailer bat eginez eman zaio hasiera. Horretan, zerbitzu edo produktua zein izango zen erabaki dute. Chicas10 kooperatiba norberari egokitutako edo pertsonalizatutako produktuak egiteko eratu da, ikasten ari direnarekin bat datorren zerbitzuak eskaintzeko asmoz. Ideiak izaera soziala duenez gero, ateratako etekinen zati bat Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bati emango zaizkio.
Ekimenak nazioaz gaindiko izaera duenez, Chicas10 taldeko kideak Albi (Frantzia) herrira joan ziren martxoaren 20an, Toulouse Lautrec lizeo ikastetxeko Biozen enpresa ikusi eta ezagutzera. Bi enpresako partaideek hartu emanetan egon ziren, bakoitzaren esperientziaz hitz eginez besteari. Horren ondotik, enpresaren berri zabalagoa emateko eta Markating kanpainaren barne, Chicas10 taldeak webgunea prestatu zuen. Enpresa bien arteko harremana areagotu eta komunikazioa indartzeko biek perfila prestatu dute Facebook sare sozialean. Horri esker, kooperatiba biek katalogo eta esperientziak elkar trukatzeko aukera dute.
Gaur arratsaldeko forumean Frantziatik etorritako gazteen sei talde izango ditugu gure artean, zeintzuek beste horrenbeste esperientzia birtual gauzatu dituzten. Gaurkoan lortu duten emaitzen, ikasitakoaren eta zailtasunen berri zuzena emango digute, besteak beste. Elkarri esperientzien berri emateko xedea du bilerak, horretatik edan, ikasi eta Schola Ingeniosa ekimenaren hurrengo edizioa hobetzeari begira.
Gaur arratsaldean aurkeztuko dizkiguten esperientziak ondoren zerrendaturik adierazten dizkizuegun izen edo tituluak dituzte: Transfer Deco; EducaPress, Bellombrie, Bioterm, Lys&Fonlab y MicroPlac.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena