Ostiralean udako ordutegia aplikatzen hasiko gara udaleko zerbitzuetan

29.06.11
Erakundea

Uztailaren hasierak udal zerbitzuetako ordutegien egokitzapena ekarriko du. Ostiralean, uztaila hasiko eta indarrean dagoen lan egutegiari jarraiki, bulegoetako ordutegi orokorra aurrez-aurreko atentziorako goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2ak bitartekoa izango da. Ordutegi hori abuztuaren 31ra bitartean mantenduko da, irailaren 1etik aurrera ohikoa dugun arratsaldeko 3ak bitartekora bueltatuz. Udako ordutegiak hortaz, eragina izango du jendea hartzeko ordutegian nahiz bulegoak ixtekoan. Nolanahi ere, gogorazten dizuegu webgune honetan dugun egoitza elektronikoa dela medio, internet bidez kudeaketa eta izapide asko egin ahal izango direla eguneko 24 orduetan.

Hortaz, Komentukoa kaleko Abiapuntu bulegoaren edo Toki Garapeneko Alorreko Torreta Etxea egoitzaren kasua izango da hori. Eta Udaletxeko eraikinaren barne kokatuta dauden alor eta zerbitzuena baita ere, esaterako Ekonomia, Hirigintza eta horren bulego teknikoa edo euskararena. Horiek horrela, Abiapuntun, Torreta Etxean edo udaletxe barruko zerbitzu orokorretan izapidetu ditzakegun zerbitzu edo kudeaketak arratsaldeko ordu biak baino lehen egin beharko ditugu.

Udal liburutegiaren ordutegia

Ostiralean bertan udako ordutegia ezarriko da baita ere udal liburutegian. Ohikoa denez udan bi zati ezberdindu aplikatuko dituzte, lehen uztailaren 1etik 12ra bitartekoa. Egun horietan zerbitzua egun osoan zabalduko da, goizez 9etatik ordu 2etara bitartean, eta arratsaldez 5etatik 8etara, hain zuzen ere.

Uztaileko lehen bi asteburuetan eta 4ko jai egunean, liburutegia zabalik izango da goizeko 11etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 5etatik 8etara bitartean.

Aldiz, uztailaren 13tik abuztuaren 31ra bitartean zerbitzua goizez bakarrik zabalduko da; hosta goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Arratsaldez, itxita egonik. Liburutegitik adierazi digutenez, erabiltzaileek jada has daitezke udan irakurtzeko eraman nahi dituzten liburuak. Horiek irakurtzeko epea ez da bi astekoa izango eta, ohiko araudian jarritako 3 ale baino gehiago eska eta eraman ahal izango dituzte.

Udal Kirol Erakundea

Uda dela-eta, UKEn ere ordutegiak egokituko dira bulego eta instalazioetan. Kiroldegiko bulegoan esaterako, jendea hartzeko ordutegia goizeko 8 eta erdietatik ordu 2 eta erdietara bitartekoa izango da, abuztuaren 31ra arte. Ordutegi aldaketak Betiondori ere eragingo dio, aldaketen berri zehatza, lasterbidez eta pdf formatuan eskaintzen dizugularik, testuari itsatsirik.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n