Inntegrako partaideek oso positibotzat jo dute proiektua, horri amaiera emateko ekitaldian

30.06.11
Ekonomi Sustapena

Ermuak amaiera eman dio gaur InnTegra proiektuari, batez ere gazteen artean berrikuntza sustatzeko eta teknologi alorrean mugaz gaindiko kooperazio sare egonkorrak eratzeko xedez azken bi urteetan buru izanik garatu duenari. Amaiera ekitaldia solemnea izan da eta Lobiano Kultur Gunean egin da. Proiektuaren xede nagusia berrikuntza sustatzea eta lankidetza teknologikorako sare egonkorrak eratzea izan dira. Proiektuak nazioarteko hiru herrialdetako zortzi entitate batu ditu; Espainiako lau; Frantziako hiru eta Portugaleko bat. Proiektuak 1.430.921 euroko kostua izan du eta gauzatu ahal izateko 1.073.191 euroren diru-laguntza jaso du Eskualde Garapeneko Europako Funtsarengandik (EGEF deritzanarengandik). Proiektua hogeita zazpi hilabeteetan gauzatu da.

Ermura etorritako agente eta ordezkari guztiek proiektuaren eta horren formula baliagarria dela esan azpimarratu dute, proiektua bera eta emaitzat oso positibotzat jo dituztelarik. Bat baino gehiago izan da gaurko ekitaldia amaiera baino “kooperazioa lantzen aurrera egiten eta elkarlanean jarraitzeko abiapuntua dela azpimarratu duena, jada, elkar ezagutzen garenez gero”. Eusko Jaurlaritzak nahiz estatukoak amaiera ekitaldiari beren babesa eman diote, bertan izan baitira Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburu Gemma Zabaleta, Javier Ruiz sailburuordea, Lanbideko enplegu zuzendari Pedro Sanchez eta gobernuaren ordezkari Mikel Cabieces. Horiez gain, bertan izan dira baita ere, hainbat giza eragile eta ordezkari, esaterako, Pedro Luis del Río, UGTko Idazkari Nagusia den Dámaso Casado, Armando Reyes, ikastetxeetako, enpresa munduko eta unibertsitateko ordezkari zenbait, besteak beste. Eta baita Udalbatza osatzen duten PSE, PP eta EB-Bko zinegotziek ere.

Ekitaldia herriko alkateak ireki du. Mahaian Carlos Totorikarekin batera, Albigeois Komunitateko presidenteorde Robert Gauthier, Tarneko Merkataritza eta Industri Ganberako presidenteorde, eta Covilha Ganberako kide Pedro Das Neves izan dira. Alkatea pozarren agertu da, ‘Watch it’ lehen esperientziaren ondorengo InnTegra honekin, udalerrian ekintzaile aktibo izateko joera sakondu egin duelako, gure ehun produktiboa lehiakorragoa izaten lagunduz”.

Gemma Zabaletak talentuen ihesa aipatu du, tokiko ekonomikoentzako arriskutsua den aldetik; eta arrisku hori, haren iritziz, "toki-mailako ekonomietan giltzarri diren sektoreak sustatuz saihestu liteke". Testuinguru horretan, Ermuko herria bizitzen ari den eraldaketa-prozesua azpimarratu du, "udalerri erakargarri, ireki eta parte-hartzaile ez ezik, herri berritzaile eta ekintzailearen eredu ere bihurtu baita".

Enplegu sailburuak berriro adierazi duenez, "enpresa-sortzailearen figura gazteentzat erakargarri egiteko behar dituen balioez hornitu behar dugu". Arlo horretan, iragarri du Eusko Jaurlaritzak aurten onartuko duela "enplegurako euskal estrategiak" deritzan agiria.

Gobernu zentralaren ordezkariak berriz, amaiera ekitaldira gonbidatua izanagatik harro dagoela adierazi du, eskerrak emanez. Nazioaren mugak gainditzen dituen proiektuari buruz horren garrantzia azpimarratu du, hiru arrazoietan oinarrituz: “udal txiki eta ertainek beharrezkoa dutelako enpresekin harremana izatea; udalerrien arteko harremanaren beharra, zeina nazionalitate ezberdinekoen artean areagotu egiten dena, eta harreman hori Europan kokatuz gero, komenigarria ez ezik beharrezkotzat joz, are gehiago, ezinbestekotzat joz” bere esanetan.

Interreg IV B Sudoe: Europako hego-ekialdeko hainbat erregioen arteko lankidetza programa, laugarren edizioa, B taldea

Proiektu honen helburua udalerri ertain eta txikien bideragarritasun sozial eta ekonomikoa bermatzea izan da, entitate publiko eta pribatuen arteko lankidetza bideak ezarriz, horien bidez udalerrien garapen endogenoa ahalbidetuz, enpresen lehiakortasuna hobetuz eta ongien prestaturiko pertsonek hiri handiagoetara joan daitezela ekidinez.

Proiektu horren xede nagusiak hiru izan dira. Lehena, Europako hego-ekialdeko erregio ezberdinetako ekonomiarentzat gako diren sektoreen berrikuntza eta lehiakortasuna indartzea. Bigarrena, testuinguru berritzaile eta teknologikoa (tokikoa edo erregionala) entitate publiko eta pribatuen (udal, enpresa, unibertsitate, etab…) arteko lankidetzaren bidez sustatzea. Eta hirugarren eta azkenik, oinarrizko enpresa ehuna indartzea berrikuntza eta etengabeko egokitze sistemak egituratuz.

Proiektu honetan parte hartu duten entitate eta bazkideak ondorengoak izan dira: Ermuko Udala, Teknologi eta Informazio Teknologikoen Industrien Euskal Herriko Elkartea, Eibarko Industri Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Business Innovation Broker kooperatiba, Da Beira Interiorreko Unibertsitatea, Albiko Hiri Erkidegoa, Dalbi-Carmauxgaillac lurraldeko Merkataritza eta Industria Ganbera, Albi-Carmaux lurraldeko Estatuko Industri eta Mehats Tekniken Goi Mailako Eskola.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena